700 errefuxiatu baino gehiago hil dira Mediterraneo itsasoan azken astean

  • Acnurren arabera, 700 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneo itsasoan, hiru itsasontzik hondoa jo ondoren, ElDiario.es hedabideak jaso duenez.


2016ko maiatzaren 30an - 17:36
Joan den astean bakarrik ehunka lagun hil ziren Mediterraneo itsasoan (argazkia: Mugarik Gabeko Medikuak).

Carlotta Sami Nazio Batuen Erakundeko (NBE) errefuxiatuen agentziaren bozeramaileak ziurtatu du 550 pertsona inguru desagertu zirela ostegunean Mediterraneo itsasoan.

Egun hartan 670 pertsona zeramatzan barku batek hondoa jo zuen. 100 lagun baino gehiago erreskatatu zituzten Italiako salbamendu langileek, baina 15 gorpu ere atera zituzten itsasotik.

Horretaz gain, 45 pertsona baino gehiago hil ziren ostiralean, beste barku batek Mediterraneoan hondoa jota. Horietako hiru hilabete gutxiko haurrak ziren, eta bizirik irten zirenek –132 pertsona– adierazi dute ehunka lagun desagertu zirela itsasoan.

Asteazkenean, gutxienez bost pertsona hil ziren 600 lagun zeramatzan  barku batek hondoa jo zuenean; 550 pertsona erreskatatu zituzten.

Beste 400 desagertu

NBEren kopuruak ez ditu kontuan hartu ustez ostegunean gertatutako beste hondoratze batean hildako errefuxiatuak. Tokiko hedabideen arabera,  Italiako erakundeak ikertzen ari dira ustezko hondoratze hori, eta 400 pertsona baino gehiago hil zirela uste da.

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak 900 pertsona baino gehiago hil direla aipatu du bere Twitter kontuan.

 

Bederatzi errefuxiatu siriar  baino ez Gasteiz eta Donostiara

Bederatzi errefuxiatu siriar Donostia eta Gasteizera iritsiko dira astelehen gauean. Haietako sei Donostiako Udalak utzitako bi pisutan biziko dira.

Emakume bat eta bere bi semeak, aldiz, CEARek utzitako pisu batean aterpetuko dira Gasteizen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude