argia.eus
INPRIMATU
‘70. hamarkadako laborantza iraultza’ aztertuko dute gaur Ainiza-Monjolosen
  • Mahai inguru interesgarria antolatu du gaurko, uztailak 13, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: Peio Iralur eta Mixel Berhokoirigoin nekazari eta ELBko sindikalista historikoek Aguxtin Errotabehere kazetariarekin batera aztertuko dute "70. hamarkadako laborantza iraultza", Iparraldeko baserri munduak garai horretan jasan zuen eraldaketa errotikakoa.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 13a
Lur Berri kooperatiba Donapaleun, Iparraldeko nekazaritzaren industrializazioaren ikurretako bat.

Aguxtin Errotabeherek bi liburutan aztertua du Iparraldeko landa eremuaren transformazioa 1960-1970ko hamarkadetan, Johañe Pitrauren biografia egitean lehenbizikoz eta ondoren Jean Errekartez plazaratu duenarekin. Peio Iralur eta Mixel Berhokoirigoin laborari erretretadunak urte horietan nekazaritzak ezagututako mutazioa barnetik bizituak dira eta protagonismoa eduki dute ELB sindikatuaren sorrera eta garapenean bezala Euskal Herriko Laborantza Ganbararenean, orobat baserritarrek beren ofizioa eta etxaldeak bizirik atxikitzeko eraiki diren beste hainbat egituretan. 

Hiru hizlarien artean ostiralean, 13, iluntzeko 20:30etan hasita aztertuko dute "70. hamarkadako laborantza iraultza": 1960-62. urtetako laborantza norabide legeak, PAC laborantza politikaren plantan ezartzea, 68ko maiatzak laborantza baitan izan duen eragina, JAC mugimenduaren rola, baita Errecart eta Pitrau bezalako pertsonak ere Euskal Herrian…

Mintzaldia euskaraz iragartzen da eta zuzeneko itzulpena segurtatu dute frantsesera.