argia.eus
INPRIMATU
7 urteko kartzela zigorra eta bizi guztiko inhabilitazioa Berlusconirentzat
  • Zazpi urteko kartzela zigorra eta kargu publikoetan betiereko inhabilitazioa ezarri dio Milango auzitegiak bart, Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari. “Ruby” auziaren ondorioz zigortu dute, botere gehiegikeria eta adingabeak prostituziora bultzatzea egotzita.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 25a
Bi salaketa hauek demostratu ostean hartu du erabakia fiskalak, sei urteko espetxe zigorra. Argazkia: www.rnw.nl

Berlusconiren abokatuak azaldu du, helegitea aurkeztuko duela. Aurrez absoluzioa eskatu zuen, epaileek defentsaren aurkako jarrera zutela argudiatuz. Presidente oihak esan du epai hau bera bizitza politikotik alboratzeko estrategia bat dela eta bere errugabetasuna defendatu du.

Bi delitu egozten dizkiote Berlusconiri. Batetik adingabeak prostituziora bultzatzea, tartean, Karima El Marough Ruby marokoarrarekin, artean adingabea zela, sexu harreman ordainduak izatea. Bestetik botere gehiegikeria egozten diote, Milango komisariara egindako dei batean oinarritzen dena. Ruby lapurretagatik atxilotu eta berau askatzeko eskatu zien lehen ministro oihak poliziei. Bi salaketa hauek demostratu ostean hartu du erabakia fiskalak, sei urteko espetxe zigorra.

Auzi gehiago

Berlusconik auzi gehiago ditu zabalik. Unipol aferan entzuketengatik 4 urteko espetxe zigorra eta Mediaset aferan iruzur fiskalagatik urtebeteko espetxe zigorra leporatzen dio Auzitegi Gorenak. Maila pertsonalean ere beste epaiketa batzuen esperoan aurkitzen da "Il Cavaliere".