argia.eus
INPRIMATU
68 egun daramatza gose greban Leyla Güven preso politiko kurduak
  • Azaroaren 8an ekin zion protestari, Abdullah Öcalan lider kurduaren urratsak jarraituz. Isolamendua eta baldintza txarrak salatu nahi ditu Güvenek.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 14a

Leyla Güven Kurdu Langileen Aldeko alderdiko kidea iazko urtarrilaren 22an atxilotu zuten, Turkian. Oro har kurduek pairatzen dituzten baldintza txarrak salatu asmoz, gose greba abiatuko zuela iragarri zuen azaroaren 7an. Tratu txarrak jasan eta isolatuta bizi dela dio Güvenek. Atxilotu zutenetik pare bat bisita jasotzeko aukera baino ez du izan. Bestalde, aurreko astean ama hil egin zitzaion, eta preso zegoela hil zitzaion aita ere.

Abdullah Öcalan lider kurduaren urratsak jarraitzen ari da Leyla Güven. Öcalan 1999az geroztik dago preso –bizi osoko espetxe zigorrarekin– Imrali irlako kartzelan. Berak ere preso eskubideak aldarrikatu asmoz gose grebari ekin zion iaz, eta larunbatean anaiaren bisita jaso ahal izan zuen. Bi urte baino gehiago zeramatzan bisitarik jaso gabe. Öcalanek Güvenen jarrera goraipatu du: “Oinarrizko eskubideetako bat da bisitak jaso ahal izatea: borrokatu beharra dago gutxienez bi astean behin bisitak izateko”.