argia.eus
INPRIMATU
63 udalerri eremu gorrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
  • Asteleheneko datuen berrikusketarekin, hamabi udalerri gehitu dira 500eko intzidentzia tasa baino handiagoa dutenen zerrendara.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 25
Gasteiz astelehenean sartu da eremu gorrian. Argazkia: vitoria-gasteiz.org.

Eusko Jaurlaritzak astelehen eta ostegunero berrikusten ditu intzidentzia tasaren datuak. Gaurko berrikusketaren ondoren orain arte eremu gorrian zeuden 51 herriei beste hamabi gehitu zaizkie, 63 orotara (251 udalerri dira guztira). Herri horietan tabernak itxita egon behar dute eta ezin da taldeko kirol jarduerarik egin, ezta eskola kirola ere.

Gasteiz, eremu gorrian:

Zerrendako berrikuntza nagusia, barnebiltzen duen populazioagatik, Gasteizena da. Bilbo ostegunean sartu zen eremu gorrian, eta Donosti 500eko intzidentzia tasatik hubil dago jadanik, 486an. Hemen eremu gorrian dauden herri guztien zerrenda:

- Araban: Agurain, Gasteiz, Arratzua-Ubarrundia, Iruña Oka, Bastida, Laguardia, Lantziego, Lantaron, Legutio, Erriberabeitia, Donemiliaga, Eskuernaga, eta Zuia

- Bizkaian: Zornotza, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran, Ajangiz, Arrieta, Bakio, Berantevilla, Forua, Gamiz-Fika, Gizaburuaga, Iurreta, Kortezubi, Laukiz, Loiu, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Muxika, Zamudio eta Ziortza-Bolibar

- Gipuzkoan: Andoain, Zumaia, Zumarraga, Azpeitia, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Aizarnazabal eta Zestoa.