Aquarius ontzia bere 629 migratzaileekin Valentziako portuan lehorreratuko da

  • Pedro Sánchez Espainiako lehen ministroak baimena eman du ‘Aquarius’ ontzia Valentziako kaian sar dadin. Italiatik 35 miliatara eta Maltatik 27 miliatara lehorreratu ezinik zegoen ontzia, karelean 629 etorkin daramatzala. SOS Mediterranee GKEak kudeatzen duen baporeak azken orduak inon aterpetu ezinik emanak zituen itsasoan, Italiako agintariek hango portuetan kairatzea debekatu ostean.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 11
(Argazkia: Karpov / SOS MEDITERRANEE)

Joan Ribo Valentziako alkateak bere hiriko kaia eskainia zuen gero eta egoera estuagoan zen itsasontzia aterpetzeko. Denbora gutxi geroago, Madrilgo gobernuak Valentziako Generalitateko lehendakari Ximo Puigi jakinarazi dio bertan sartzeko baimena eman diela Aquarius ontziaren arduradunei.

Aurreko orduetan, Italiako barne ministroa eta eskuin muturreko Lega alderdiko burua den Matteo Salvinik ontziaren porturatzea ukatua zuen, Italiak “pertsonen trafikoa” eta “legez kanpoko migrazioaren negozioa” ez dituela onartzen adieraziz. Salvinik eskutitza bidali dio Maltako Gobernuari, ontzia hartzea dagokiola esanez. Maltako Barne Ministerioak ontzia hartzea ez dagokiola erantzun du, migratzaileen erreskatea Erromak koordinatzen duen Libiako erreskate gunean eman dela argudiatuz.

Malta eta Italiak ontzia hartzeko ardura nori dagokion eztabaidatzen zuten bitartean, ontzia itsasoan noraezean egon da igandetik. Sos Mediterraneek "behin betiko argibideak" jasotzeko zain daudela adierazi du astelehen goizean, eta Munduko Medikuak elkarteak egoerak berehalako konponbidea eskatzen zuela ohartarazi du, migratzaileek 48 ordutarako elikagaiak besterik ez dituztelako. Ontzian 629 pertsona daude, horietatik 123 adin txikikoak eta zazpi emakume haurdun.

Bazkalondoan zabaldu du Madrilgo gobernuak bere erabakiaren berri: "Espainiako lehen ministroak aginduak eman ditu Espainiak bete ditzan bere konpromisoak nazioarteko krisi humanitario honetan eta Aquarius ongi etorria izanen da Espainiako portu batean. Gure betebeharra da hondamendi humanitario bat saihestu eta portu bat eskaintzea jende horiei nazioarteko legedia betez".

 

Kanal honetan artxibatua: Migrazioa

Migrazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-22 | Herria astekaria
Larunbatean Baionan etorkinekin piknika partekatuko dute

Ekainaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 6etatik landa, Baionako Roland Barthes zabalgunean. Ipar Euskal Herriko migranteekin piknika partikatua izanen da, animazio frangorekin. Horiekilako elkartasuna erakusteko beste parada bat. Janari edota edatekoa ekarri eta festa egitera gomitatuak gira denak.


2018-06-20 | Arabako Alea
Omar, Gasteizko Alde Zaharreko auzokidearen atxiloketa salatu dute

Ekainaren 10ean, Gasteizko Udaltzaingoak Omar izeneko herritar bat atxiki zuen. Espainiako Poliziaren komisariara eraman zuten, eta, bertatik, Bartzelonan atzerritarrak atxikitzeko dagoen zentro itxira. Orain, Bartzelonako etorkinak atxikitzeko zentroan (CIE) dago Omar. Auzokideek bere askatasuna eskatzeaz gain, Udalari zein udaltzaingoari "arrazagatiko" pertsonen atxiloketekin amaitzeko eskatu diete.


Kontzentrazio-esparru erraldoia Europara ihes egin nahi duten migratzaileentzat?

"Zenbat eta urrutiago, hobe" premisapean, Afrika iparraldean edo Balkanetan gune itxi bat altxatu eta zaborra bailiran Europara ihes egin nahi duten migratzaileak bertan kontzentratzea da Europar Batasunaren azken proposamena.


2018-06-20 | Bizi Mugimendua
Baionatik Hendaiara, ibilaldia, etorkinekin elkartasunez

Ostiralean, uztailaren 13an, eta larunbatean, uztailaren 14an, Bizi!k Hendaiako Erretentzio Zentrorako Ibilaldira deitzen du. Ibilaldia, René Cassin 1948ko giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazlearen Baionako sortetxetik abiatuko da eta Hendaian, euskal elkarte altermundialistak deitzen duen «hobengabeen kartzelaren» aitzinean bukatuko da.


2018-06-18 | Jean Louis Davant
Demagogiari ezetz

Behin, badu jada builta bat, ahatzerik düt noiz ote xüxen, urteak hain zalhe beitoatza, Donapaleuko klinikan nor gure aldiaren haidürü ginaudelarik barber baten bortan, ene adintsüko jente batekin elerran nüan. Gaztaroan denbora batez Amerikako Estatü Batüetan egonik zen. Laster, ez dakit zer gisaz, etorkinen aipatzera jin ginen, eta haiez gaizki erraiten hasi zeitan.


Fauna publikoa
Perfumerik gabe

Ezezko bakoitzak gordetzen omen du baiezkoren bat eta Salviniren uko publiko hauek ere, badaukate atzean zerbaiten alde egiteko intentzioa. Italiako Barne ministro berriaren jarrera Giorgio Armaniren perfume bat iragartzeko eslogana izan liteke: “Sì alla forza, sì ai sogni, sì a me stessa”… baina batez ere: Sì al fascismo”.


Macronen sari pozoitsua: migratzaile bat libratu, gainerakoak kondenatu

Zirku erromatarrean nola, hala altxatu du hatza gorantz Emmanuel Macron enperadoreak: Parisko balkoi batean zintzilik geratu zen umea erreskatatzeagatik famatu egin den Maliko Mamoudu Gassamaren egoera legeztatzea erabaki du. Umerik erreskatatu ez duten gainerako migratzaileak, ordea, lehoietara bota ditu, bere Gobernuak Immigrazio Legeari egindako erreforma gupidagabearen bidez.


2018-06-01 | ARGIA
Asiloa eskatu duen LGTBI kolektiboko marokoar bat Bartzelonatik deportatua izateko arriskuan da

Bartzelonako Atzerritarrak Barneratzeko Zentro baten 60 egunez itxita egon den Mohamed edozein momentutan bidal dezakete bere jatorrizko herrialdera bueltan.


Frantziako migrazio politikaren benetako aurpegia: adin txikiko bi migratzaile laguntzeagatik epaitua

“Nire izena Martine Landry da, 73 urte dauzkat. Kartzelaratua izateko arriskua dut, bi adin txikiko atzerritarri laguntzeagatik”. Hala mintzo da Amnesty Internationalen 15 urte daramatzan emakume frantziarra; Italiako mugatik gertu bizi da eta Frantziara iristen diren migratzaile gazteak laguntzen ditu. Pasa den uztailean Gineako bi nerabe Italiako kontrol-postutik Frantziako harrera etxe batera eramateagatik epaitu dute asteazken honetan, “solidaritate delitua”... [+]


Macronen sari pozoitsua: migratzaile bat libratu, gainerakoak kondenatu

Zirku erromatarrean nola, hala altxatu du hatza gorantz Emmanuel Macron enperadoreak: Parisko balkoi batean zintzilik geratu zen umea erreskatatzeagatik famatu egin den Maliko Mamoudu Gassamaren egoera legeztatzea erabaki du. Umerik erreskatatu ez duten gainerako migratzaileak, ordea, lehoietara bota ditu, bere Gobernuak Immigrazio Legeari egindako erreforma gupidagabearen bidez.


Eguneraketa berriak daude