argia.eus
INPRIMATU
60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak
  • Jaialdietarako diru-laguntza deialdia kendu du Eusko Jaurlaritzak. Aurten diru-laguntzarik ez dela izango abisatu gabe egin du gainera, dagoeneko gastuak egin dituzten hainbat jaialdi desagertzeko arriskuan jarriz.

dantzan.eus 2016ko ekainaren 23a
Diru-laguntzarik gabe geratuko den jaialdietako bat da Dantza Hirian. Argazkia: IƱaki Zugasti - Dantzan CC BY-SA

Bidasoako Gazteen Folklore Jaialdia, Segurako dantza txapelketa, Elorrioko Break on Stage, Dantza Hirian edo Ezpalak dantza tradizionalaren jaialdia dira diru-laguntzarik gabe geratuko diren dantza alorreko ekitaldietako batzuk.

Antzerkia, musika, zine eta literaturaren inguruko hamaika jaialdiri eragingo die murrizketak: Lekeitoko Kale-Antzerki Jaialdia, Topagunearen Kultur Errota, Bidasoa Folk musika jaialdia, Aulestin Artedramak egiten dituen antzerki jardunaldiak, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak, Eako poesia egunak, Lekeitioko Euskal Zine Bilera,...

Hona hemen 2015ean deialdi honetan diru-laguntza eskuratu zuten jaialdien zerrenda. Horietako batzuk antolatu dute dagoeneko jaialdia, baina ez zaie jakinarazi aurten ez dutela diru-laguntzarik izango, beraz, kubritu ezingo dituzten gastuetan sartu dira. Zenbait jaialdik urte askoko ibilbidea egin dute eta justu Europako Kultur hiriburutza Donostiak izango duen urtean ez dute diru-laguntzarik izango.

2015ean Jaurlaritzaren diru-laguntza izan zuten jaialdiak

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra