argia.eus
INPRIMATU
55 egun gose greban zeramatzan preso palestinarra aske utziko dute
  • Khader Adnan presoak uztailaren 12an berreskuratuko du askatasuna bere abokatuak jakitera eman duenez. Adnan erietxean dago ekainaren 5etik eta 55 egun egon da jan gabe.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko ekainaren 29a
Khader Adnanek hamaika hilabete daramatza espetxeratuta(Argazkia: TheGuardian)

2014. urteko uztailaren 8an atxilotu zuten Adnan eta ordundik “atxiloketa administratiboan” dago. Ustez Adnani hiru gazte israeldarren bahiketa leporatzen zioten. Agintariek ere “Jihadaren kide aktibo” zela esan zuten. Zenbait iturrik aditzera eman dutenez poliziak ez dauka Adnan gertaera hauekin erlazionatzeko frogarik. Adnarren neskalagunak ere gose greban egon zen erietxean bere senarrarekin elkartasuna adierazteko .  

Halaber Palestinako Aginte Nazionalak Israeleko agintariei legedia ez betetzea leporatu die. Legearen arabera Israelek heriotza arriskuan egon daitekeen edozein preso askatu behar du.

Adnan bederatzi aldiz espetxeratu dute “atxiloketa administraziopean”. 2012. urtean  66 egun egon zen elikagairik jan gabe. Egun 6.000 preso daude Israeleko espetxeetan. Horietatik 500 “atxiloketa administratiboan” daude.