54 urteko emakume madrildarra larri dago, gomazko pilota baten tiroagatik

  • Uztailaren 11n meatzarien aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zela, gomazko pilota batekin tirokatu zuen poliziak 54 urteko emakume bat Madrilen eta egoera larrian dago geroztik. Senideek kontatu dutenez, oinez iritsi zen ospitalera baina jasandako kolpearen eraginez neumotorax bat izan du eta kaltetuta dauzka gibela eta giltzurrunak. Beheko bideoan (1:30) ikusten da emakumea nola erortzen den lurrera pilotakadaren eraginez.


2012ko uztailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Emakumearen senideak Twitterreko @pelotagoma kontuaren bidez herritarren testigantzak jaso nahian dabiltza, egoerari “irtenbide juridikoa emateko”.

Kasu honek berriz jarri du mahai gainean indar polizialek manifestarien kontra erabiltzen dituzten armen inguruko eztabaida. 2012ko apirilaren 9an Ertzaintzak gomazko pilotakada batez Iñigo Cabacas Athletic futbol taldeko jarraitzailea hil zuenean Euskal Herrian eztabaida publikoaren lehen lerrora iritsi zen gaia eta horren eraginez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak iragarri zuen gomazko piloten erabilera mugatuko zuela, nahiz eta debekatu ez. 2013tik aurrera Ertzaintzaren Brigada Mugikorrak eta Indartze Brigadak erabiliko dituzte material horiek eta gainerako agenteak bestelako armak erabiliko dituzte.

Europar Batasunaren 2011. urteko dokumentu batek gomazko pilotak arma hilgarritzat jo zituen eta adierazi zuen heriotza zigorra onartuta ez daukaten herrialdeetan ez litzatekela horrelako armarik erabili behar.

Informazio gehiago:

Herrialde Katalanetako Stop Bales de Goma mugimenduak arma hauei buruzko informazio ugari eskaintzen du bere webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude