50.000 euroko isuna Osasunari, Indar Gorri babesteagatik

  • Indarkeria, Arrazismoa, Xenofobia eta Intolerantziaren kontrako Batzordeak proposatu du Osasuna futbol taldeari 50.000 euroko isuna jartzea, "Indar Gorri zale-talde biolentoa babestu eta fabore-tratua emateagatik".


2018ko ekainaren 15an - 10:40
Osasunako zaleak, Valladolid taldearen futbol zelaian / Osasuna

Pasa den ekainaren 2an, Valladolid eta Osasunaren arteko partidarako Indar Gorriko zenbait kideri sarrerak emateagatik zigortu nahi dute Osasuna. Sadar hilabetez ixteko proposamena ere egin du Batzordeak.

Iturriak: Espainiako Barne Ministerioa / Europa Press


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eguneraketa berriak daude