Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Errioxako Calahorran bizi bazen ere, albo-alboan dagoen Andosillan egiten zuen lan 50 urteko beharginak, elikadura sektoreko enpresa batean. Nafarroako Gobernuak eta Foruzaingoak jakitera eman dutenez, astelehen goizean, 11:45 inguruan, zama gainera zaio. Kolpearen ondorioz hil da, lekuan bertan.
LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, 21 dira dagoeneko urte honetan beharrean hil diren langileak. Maiatzeko hirugarrena.