50 obra labur ikusteko aukera, Hendaia Film Festibalean

  • Urriaren 16tik 18ra bitartean, Film Laburren Festibala egingo da Hendaian, Begiradak elkartearen ekimenez. Etnia eta hizkuntza urrituak oinarritzat hartzen dituen erakustaldi honek bigarren edizioa du aurtengoa, eta arreta berezia ipini die epai-mahaiaren osaketari, filmen hautaketari –dokumentalak ez ezik, fikziozko lanak ere erakusten dira– eta artista gonbidatuen presentziari.  Hemengo eta kanpoko 50 film labur erakutsiko dira guztira. Helburua, sortzaileei, artistei, kazetariei nahiz ikasleei elkar ezagutzeko eta eztabaidatzeko parada ahalbidetzea.


2014ko urriaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Begiradak elkarteak bi sariketa antolatzen ditu festibalean. Batetik, nazioartekoa, aurtengoan Nino Kirtadzé film-egile georgiarra buru duen epai-mahaiak aztertuko duena. Sail honetan lehiatuko diren filmak 16an eta 17an proiektatuko dira Cinéma Les Variétés aretoan, 21:00etatik eta 20:00etatik aurrera, hurrenez hurren.

Beste maila batean Akitania-Euskadiko filmak lehiatuko dira eta Marc Armspach Marko komikilaria buru duen epai-mahaiak aztertuko ditu. Sail honetako filmak 17an 16:00etatik aurrera eta 18an 10:30etik aurrera proiektatuko dira, aipatu zinema aretoan. Adierazgarria, halaber, azken egunean 16:00etatik aurrera Akitania-Euskadi sailaren barruan ikusgai izango den atala: Euskaraz bizi nahi dut.   

Publiko gaztea oso kontuan izan ohi du Hendaia Film Festibalak. Haurrak eskolatik atera eta gela ilunetako ateak zabaltzera gonbidatuko ditu aurten ere. Adinera egokitutako hiru programa antolatzen dira ikasleentzat, fikzioaz, animazioaz eta doku-fikzioaz goza dezaten.

2013ko lehen edizioan 15 film lehiatu ziren nazioarteko sailean eta  beste 12, Akitania-Euskadi delakoan. 1800 ikusle batu zituen ekimenak, horietarik 760 eskoletako haurrak ziren.

Begiradak elkarteak, Angela Mejías fundatzailea buru, argazkilarien eta ikus-entzunezko arteen promotoreak biltzen ditu, eta zinema sustengatzeko interesarekin bat, gainerako arteak bultzatzeko ahalegina egiten du Festibalean, erakusketak eta kontzertuak antolatuz, bereziki. Aurtengoan, H-Eden musika taldea eta Régina Engel (eskultura), Clelia Ventura (margoa), Veronika Jorquera Donoso (argazkia) eta Bernie Artcore (grafismo digitala) dira artista gonbidatuak.

Festibalari eta filmei buruzko informazioa: euskara.hendaia-film-festival.com


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude