50 lagun epaituko dituzte asteartetik aurrera Madrilen, epaiketa batean herri harresia irudikatzeagatik

  • Alcalá de Henareseko epaitegian izango da 50 lagunen kontrako epaiketa. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat 2015eko epaiketa batean publiko gisa herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auzipetuei babesa emateagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 08an - 11:06
Bost urteko espetxe zigorra eskatzen diete auzipetuei. (Arg.: Topatu)

2013. urtea sortu berri zen Ernai Gazte Antolakundeak Gazte Danbada antolatu zuen Urduñan. Ekitaldi nagusiaren egunean, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Hala azaldu zuen Ernaik: “Frantziak eta Espainiak presoei ezarritako salbuespenezko neurriak salatu genituen bertan bildu ginen gazte guztiok”. 

Fiskaltzak eta AVT elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu zuten Ernaiko sei kiderentzat. Epaiketa egunaren aurretik, Gasteizko Herri Harresian hiru gazte independentista espetxeratu zituzten. Espetxeratze hauek eta gazteriaren kriminalizazioa salatzeko, epaiketa egunean bertan, Aitor Anda eta beste zazpi kidek epaiketa eten zuten, espetxeatuen argazkiak soinean zituztela.

Gazteek, publikoaren babesa izan zuten, herri harresia irudikatu baitzuten. Angela Murillo epailearen aginduz, bertan ziren guztiak identifikatu zituzten; guztira, 50 lagun.

Hiru urteren ostean, Alcalá de Henareseko epaitegietan epaituko dituzte guztiak. Urtarrilaren 9an hasiko da epaiketa eta 15ean amaitzea espero dute. Gazte bakoitzari bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote.

Albistea Topatu.infok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri harresiak
Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


2019-04-08 | ARGIA
Espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra, Donostiako herri harresiko azken presoa

Igandean, apirilak 7, espetxetik irten da Ekaitz Ezkerra preso politiko donostiarra, sei urteko espetxe zigorra bete ostean. 2013ko apirilaren 30ean atxilotu zuten Ezkerra, Donostiako Askegunean, Segiko kide izatea leporatuta. Orduan atxilotu eta espetxeratutakoetatik Ezkerra... [+]


2018-10-01 | ARGIA
Seven young Basques illegally sent to prison

They were arrested in 2015 after being accused by the Ertzaintza (Basque police) of being members of pro-independence organization Segi. The Spanish Constitutional Court has now declared the order for arrest and imprisonment invalid and “against the law and rights”.


2018-09-26 | ARGIA
Zazpi gazteren atxilotze eta espetxeratzea "legez kontrakoa" izan zela ebatzi du Konstituzionalak

2015ean atxilotu zituen Ertzaintzak Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako zazpi lagun, horietatik hiru Gasteizen egindako “herri harresian”. Defentsak Auzitegi Gorenean jarrita zuen helegitea aintzat hartu eta gazteak kartzelaratzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude