argia.eus
INPRIMATU
50 bat gazte afrikar kale-egoeran daude Donostian, asilo-eskaeren erantzunaren zain
  •  Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan. 

Gedar @GedarLangileKZ 2025eko uztailaren 15

Donostiako (Gipuzkoa) Amara auzoan, 50 bat gazte migratzailek asteak daramatzate kale-egoeran, Espainiako Gobernuari egindako asilo-eskaeren erantzunaren zain baitaude. EITBk jaso duenez, 20 urte inguru dituzte pertsona horiek, eta Malitik, Boli Kostatik edo Gineatik alde egin behar izan zuten, gerratik ihesi.

Frantziako Estatura iristean, ordea, kanporatu egin dituzte bertako agintaritzek, esanez Espainiako Estatuan eskatu behar zutela asiloa. Orduan mugitu behar izan ziren Donostiara, eta erantzun baten esperoan daude oraindik.

Dena den, badirudi agintaritzek pilota elkarri pasatzen jarraitzen dutela. Frantziako Estatuak egindako deportazioekin aski ez, eta Espainiako Gobernuak, bueltan, Frantzian jarri nahi izan du fokua: gobernuak EAEn daukan ordezkari Marisol Garmendiak nabarmendu du, Afrikatik migratu duten pertsona horien kasuan, heldu diren lehen herrialdean tramitatu behar direla asilo-eskaerak; Frantziako Estatuan, kasu honetan. Donostiako Udala Espainiako Gobernuari presa sartzera mugatu da.

Amarako bizilagunek emandako babesa eskertzeko, kalean zain segitzen pertsonek bazkari maliar tipiko bat prestatu zuten atzo auzoan.