argia.eus
INPRIMATU
45 urte dira ETAk Melitón Manzanas hil zuela
  • Abuztuan 45 urte bete dira ETAk Melitón Manzanas polizia hil zuenetik. Txabi Etxebarrieta ETAko militantea hil zuen Espainiako Poliziak aste batzuk lehenago, 1968an. Abuztuaren 2an ETAko hiru kidek tirokatu zuten Melitón Manzanas Irunen.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko abuztuaren 12a
Melitón Manzanas torturatzaile frankista hil zuen ETAk duela 45 urte.

Melitón Manzanas González Francoren diktadurapean polizia espainola izan zen, Gestaporekin kolaboratu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta Donostian Brigada Politiko-Sozialeko buru zen –zerbitzu sekretua¬¬–. Euskal Herrian frankismoko torturatzaile nagusietakoaizateagatik zen ezaguna.

Manzanasek torturatu zituen pertsonen zerrenda jasotzen du Wikipediak.

Burgosko prozesua

Melitón Manzanasen eta Guardia Zibil baten hilketak zein heriotzarik gabeko beste zenbait atentaturi lotuta ekin zioten Burgosko Gerra Kontseiluari 1970ean. Francoren azken urteak ziren. 16 pertsona auziperatu zituzten ETAko kide izatea leporatuta, eta Xabier Izko de la Iglesia kondenatu zuten Manzanasen hiltzaile material bezala. Izkok, ordea, ukatu egin zuen berak tiro egin izana. Sei pertsonak heriotza zigorra jaso zuten, eta aste batzuk geroago beste hiru kondenatu zituzten.

Jasotako sariak

Bat baino gehiago dira Melitón Manzanasek jasotako sariak. Azkena 2001ean Jose María Aznarren gobernuarekin Espainiako merezimendu zibilaren domina jaso zuen. Lehenago Espainia frankistak Manzanas omentzeko 50 ekitaldi egin zituen, eta ohorezko domina berezia ere eman zitzaion; Espainiako polizia merezimenduaren gurutzea.