4.200 marihuana porro banatuko dituzte Donald Trumpen inbestidura saioan

  • AEBetako presidentearen arreta piztu nahi du Columbia Barrutiko Marihuana Koalizioak, “martxan jar dezan marihuana maila federalean legalizatzeko erreforma”.  

Ainhoa Ortega Bretos @ob_ainhoa
2017ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 20an izango da Donald Trumpen inbestidura saioa Washingtonen. Presidentea hitz egiten hasi aurretik, 4.200 porro bananduko ditu koalizioak. Diskurtsoaren 4:20 minutuan piztuko dituztela adierazi dute, 420 zenbakia baita AEBtan erabiltzen duten kodea kalamuaren kontsumoari erreferentzia egiteko.

Adam Eidingerrek eratu zuen elkartea 2013an. Ordutik, Ballot Initiative 71 izeneko ekimenean egin du lan koalizioak. Ekimen horren bidez legezko bihurtu nahi dute Washingtonen norberak gutxieneko marihuana kopuru bat izatea. Horren inguruko legezko bozketa bat egin zen 2015eko otsailean, eta aldeko botoak nabarmendu ziren %70 batean. Horren ondorioz, 21 urtetik gorakoek 50 gramo marihuana izan dezakete Washingtonen, baina ezin dute espazio publikoetan kontsumitu.

Koalizioaren ustez, proiektu hori legez kanpo utzi dezake Trumpek, “oraindik ez baitu adierazpenik egin cannabisaren legalizazioaren inguruan”. 2015eko bozketa ezeztatu nahi duela pentsatzen dute, eta inbestidura eguneko protestaren bitartez erakutsi nahi dute “inork” ez diela “lortu dutena kenduko”.

Horrelako ekintzak egiteagatik ezaguna da koalizioa. 2016ko uztailean, esaterako, hamabost metroko luzera zuen porro puzgarria eraman zuen Etxe Zurira. Inbestidura saioko ekintzari buruzko informazioa zabaltzeko #Trump420 traola erabiltzen ari dira Twitterren.

 

Kanal honetan artxibatua: Marihuanaren legeztatzea

Marihuanaren legeztatzea kanaletik interesatuko zaizu...
Josep Pamies epaitu dute Lleidan, marihuanaren erabilera terapeutikoa sustatzeagatik

Bi urteko espetxealdia eta 16.000 euroko isuna eskatu ditu Josep Pamies baserritar eta landareetan adituarentzako Lleidako fiskalak, aurpegirauz marihuanaren kontsumoa sustatzen duela. Pamiesen inguruan sortutako Dolça Revolució elkarteak defenditu du, argudiatuz poliziak haren etxaldean aurkitutako cannabis landare guztiak elkarteko kideenak direla.


2016-02-15 | Hamaika Telebista
Kalamua: osasunaren gaineko kezka ala interes ekonomiko eta politikoak?
MULTIMEDIA - Ertzak

Pannagh kalamuaren kontsumitzaile elkartearen egoera aztertu dute Ertzak saioan. Izan ere, osasun publikoaren kontra egiteagatik hainbat kide zigortu dituzte. 2011.urtean hasi zen auzia, baina gaur arte luzatu da. Epailearen irakurketa politikoa dela salatu dute kideek, eta kalamuaren gaineko pertzepzio soziala aldatzen joan dela nabarmendu. Martin Barriuso Pannagh elkarteko presidentearekin eta Aitor Brion abokatuarekin hitz egin dute.


Marihuanak zelula minbizi-eragileak hiltzen dituela frogatu dute

Kalamuak duen THC osagaiak zelula minbizi-eragileak beren buruaz beste egitera bultzatzen dituela frogatu du Cristina Sanchez Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko biokimika molekularreko ikertzaileak. Kanabisaren eratorriek tumore mota guztiei eragiten dietela azaldu du.


2015-05-04 | Igor Agirre
Kalamu elkarteak EAEn erregularizatuko dituen legearen aurka Espainiako Gobernua

Eusko Legebiltzarra kalamu elkarteak erregularizatuko dituen lege proposamena eztabaidatzear da. Espainiako Gobernua, ordea, ez dago ados lege proposamenarekin eta Eusko Jaurlaritzaren testuaren aurkako idatzia bidali du Gasteizko legebiltzarrera.


2014-07-28 | Judith Perez
The New York Times egunkaria, marihuana legeztatzearen alde

“Alkohola marihuana baino kaltegarriagoa da osasunerako”. Premisa horretatik abiatuta The New York Times egunkaria AEBetan marihuana legalizatzearen alde agertu da, pasa den igandean argitaratutako editorialean.


2014-05-13 | ARGIA
Kalamu klubak arautzeko eskaera aurrera atera da Nafarroan

Zerbitzu juridikoak aurka agertu arren, Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartu du kalamuaren aldeko taldeak erregulatuko lituzkeen herri proposamena tramitatzea, PSN, Bildu, Aralar eta I-Eren botoei esker. PPk eta UPNk aurka bozkatu dute.


Marihuanaz hizketan hasi dira EAEko Legebiltzarrean

EAEko Legebiltzarrean berriz jarri da martxan kalamuaren kontsumo elkarteak erregulatzea helburu duen ponentzia. Beren jarduerarekin modu egonkor batean jarrai dezaten txosten bat prestatzekotan dira.


2013-04-02 | Lide Hernando
Txile, marihuana legeztatzera bidean

Txileko Goi Ganberak onartu du kalamuaren erabilera pertsonala legeztatzeko aukera eztabaidatzea. Alderdi Sozialistako (PS) eta Alderdi Demokratikoko (PPD) bi senatarik egin zuten eskaria, eta 18 aldeko boto eta 11 kontrako izan dituzte batzarrean.


2011-12-14
Jaurlaritzak kalamuaren legeztatzea baztertu du, proposamena aurkeztu eta egun bat geroago

Eusko Jaurlaritzak kalamua legeztatzeko asmorik ez duela adierazi zuen atzo, herenegun marihuanaren "kontsumo arduratsua" onartuko zuela iragarri bazuen ere. Osasun sailak aurkeztutako datorren urterako Menpekotasunen VI. Planaren barruan kalamuaren landatzea, salmenta eta kontsumoa arautzea proposatu zuen. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak ordea, aukera hori baztertu zuen atzo, eskumenik ez dutela argudiatuz.


2011-12-13
Kalamuaren kontsumo "arduratsua" onartu nahi du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Menpekotasunen VI. Plana aurkeztu zuen atzo. Horren arabera, datorren urte hasieran aurkeztuko duten Menpekotasun Legeak kalamua landatzea, saltzea eta kontsumitzea arautuko du. Zehazki, adinez nagusi direnek kalamuaren kontsumo "arduratsua" egitea onartuko du legeak eta "autonomia pertsonalaren alde" egingo du. Bide batez, gai honetan dauden hutsune legalekin amaitzea da helburua.


Eguneraketa berriak daude