argia.eus
INPRIMATU
‘20.000 especies de abejas’ filmaren arrakasta ikusita, asteburuan oraindik eta areto gehiagotan proiektatuko dute
  • Esti Urresolaren filma 48.000 pertsonak ikusi dute Hego Euskal Herriko eta Espainiako zinemetan. Saio berriak antolatu dituzte izan duen arrakastagatik, eta asteburuan guztira 137 aretotan proiektatuko dute. Comscoren arabera, zortzigarren postuan dago, asteburuko film ikusienen artean.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko maiatzaren 02a
Argazkia: Espainiako Zinema Akademia.

Esti Urresola zinemagilearen 20.000 especies de abejas filma apirilaren 21ean estreinatu zuten Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko aretoetan. Dagoeneko 48.000 ikusle izan ditu, eta jendea sarrera lortu ezinik kanpoan geratu da. Hortaz, asteburuan ikusgai izango da 42 areto gehiagotan Espainiako Estatuan. Guztira, 137 tokitan.

Karteldegiko datuak emateaz arduratzen den Comscor enpresa espainiarraren arabera, asteburuko hamar film ikusienen artean, zortzigarren postuan kokatu da Urresolaren film luzea Espainia mailan.

Sariak irabazten ari da

Berlingo Zinema jaialdian izan zuen mundu mailako estreinaldia. Sofia Otero bederatzi urteko aktore basauriarrari interpretazio onenaren Zilarrezko Hartzaren saria eman zioten. Gero, Patricia López taldeko emakumezko aktore onena izendatu zuen epaimahaiak Malagan. Hong Kongenen ere saritu dute filma eta nabarmendu emakumeen aktore taldea.