argia.eus
INPRIMATU
4.000 tuiterlari euskaldun aktibotik gora ari dira sarean
  • Umap-en apirileko azkeneko datuak kontuan hartuz gero, 4.237 euskal tuiterlari aktibo dabiltza sarean. Ranking horretan, azken astean euskarazko txioren bat idatzi dutenak eta euskaraz maiztasun minimo batekin aritzen direnak sartzen dira.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Txiolari euskaldunen azken mezuak.

Azken asteetan, zerrendarako sartu-irtenak ikusiz gero txiolari kopurua handiagoa da, 4.800 hain zuzen ere.

Txiolari kopurua hazi eta hazi ari da 2007. urtean lehenengo euskarazko txioak abian jarri zirenetik. Umapen lehenengo bertsioak 2010. urtean euskaraz txioka 500 tuiterlari zebiltzala jaso zuen. 2012ko udarako datuen arabera, 3.000 txiolari euskaldun ziren.

Detekzio lanean aritzen den Umap azpiegiturak ez ditu tuiterlari euskaldun guztiak harrapatzen eta horregatik kalkulatzen da gaur egun 5.500-6.500 badirela txiolari aktiboak eta euskaraz aritzen direnak. Umapek hileroko estatistikak zabaltzen hasteko asmoa dauka. Erabiltzaile kopurua, hizkuntza erabilera, txiolariaren profila eta abar eskainiko ditu.