4.000 emakume inguru berdintasunaren aldeko lasterketan

  • Kirolean emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duen lasterketa da Lilatoia. 26. edizio arrakastatsua egin zuten igandean Donostiako kaleetan.


2015eko martxoaren 02an - 11:03
Azken eguneraketa: 2015-03-03 11:18:59

Aurreko edizioak emakumez osatutako Lilatoi taldeak antolatu ditu eta aurten Atletico San Sebastian klubak hartu du lekukoa. Edurne Martinez Atletico San Sebastian klubeko kideak balorazio positiboa egin du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Lehenengo aldiz dortsalak lasterketa aurretik bukatu direla adierazi du: “Aztertu behar dugu datorren urtean neska guztiek lasterketan parte hartu dezaten”.

3.870 emakumek Donostiako kale nagusiak lasterka zeharkatu dituzte. Bost kilometroko ibilbidea Bulebarrean izan du hasiera eta amaiera. Iaz baino 324 korrikalari gehiagok parte hartu du aurtengo edizioan.

Lasterketaren harira  hainbat ekintza izan dira. Adibidez, lasterketa aurretik egindako “aerobic beroketa” saioa edo, behin lasterketa amaituta, Alderdi Ederren jarri duten masaje zerbitzua. Horretaz gain, Emakumearen Etxeko batukadak, txaranga batek eta Donostiako Musika Eskolako txistulari bandak giroa alaitu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
2024-03-31 | Xabier Rodríguez
Paris 2024
Eredu olinpiko ezagun baten sintomak

Hiri bat Olinpiar Jokoen antolatzaile izendatzen dutenean, biztanleen artean  ilusioa sortzea da helburuetako bat. Asko dira hartu beharreko erabaki polemikoak, eta herritarren babesa izateak lana errazten du. Hala ere, 2017an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Paris... [+]


Eguneraketa berriak daude