Milaka pertsonaren babesarekin deklaratu du Masek

  • Deklaratu du Artur Masek A-9ko kontsulta antolatzeagatik egotzi dioten delituengatik. Auzitegitik irten, eta babesa adieraztera hurbildutako alkate, politikari eta herritarrak agurtzera joan da. Adierazi du partehartze prozesuaren "arduradun bakarra" dela. Uko egin dio fiskaltzaren galderei erantzutea.


2015eko urriaren 15an - 09:03
Deklaratu ostean, Masek kanpoan bildutako politikari, alkate eta herritarrak agurtu ditu.

Fiskaltzak hainbat delitu ikusten dizkie Generalitateko hiru goi kargudunei: desobedientzia (delitu nagusia), prebarikazioa eta diru publikoaren okerreko erabilera eta bereganatzea. Martitzenean deklaratu zuten Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak eta Irene Rigau hezkuntza kontseilariak.

Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bildutako ehunka pertsonen babesa jaso zuten biek, eta gaur are erantzun zabalagoa espero da. Egun berezian deklaratuko du Generalitateko presidenteak. Gaur 75 urte, Lluis Companys Generalitateko presidentea fusilatu zuten frankistek. Deklaratu aurretik, Mas Companysen omenaldian egon da Montjuiceko hilerrian, eta ostean Lluis Companys etorbidetik oinez egin du bidea Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenera. Auzitegiraino 400 alkatek eta hainbat politikari eta Generalitateko kontseilarik babestu dute.

Raul Romeva, Oriol Junqueras, Antonio Baños, Jordi Turull eta Genralitateko kontseilariak Masen alboan egon dira. Alkateekin iritsi da auzitegiko ateraino, "Mas president, Catalunya independent" oihu artean. Bakarrik sartu da auzitegira, bertan bilduta zeudenei agurtu ostean. Ada Colau Companysen omenaldian izan da, baina ez da joan auzitegi aurrera. Milaka pertsonek hartu dute Mas auzitegirako bidean. "Independencìa", "fora, fora, fora la justicía espanyola" eta "tot som Mas" oihu artean egin du bidea. "Els Segadors" ere abestu dute.

Ordu eta erdiz deklaratu du Masek. Rigauk eta Ortegak bezala, ez ditu erantzun fiskaltzaren galderak. Lehen kontsultaren ostean antolatutako partehartze prozesuaren "arduradun bakarra". Nahiz eta, azaldu duen prozesu hori bolondresen bitartez eraman zela aurrera. Masen hitzetan, egun horretako "sustatzaile politikoa" izan zen, eta bere legintzaldiko "mugarria" izan zela gaineratu du.

Ana Pastor Espainiako sustapen ministroak Masen aldeko kontzentrazioa 2011an Parlamenta inguratu zuten egunarekin alderatu du. Bestalde, Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak "gatazkaren" eta politikaren "judizializazioa" gaitzetsi du, eta "aurrera egitea" eskatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artur Mas
Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Nor da Artur Mas epaitzen ari den Barrientos?

Hautsak harrotu ditu azken egunotan Artur Masen kontrako auziak. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik epaitzen ari dira Generalitateko presidente ohia, baina zeresana ez da soilik Masen partetik etorri, epaileak ere badu zerikusirik. Jesus Maria Barriento Pacho,... [+]


50.000 pertsonak babestu dituzte Mas, Ortega eta Rigau auzitegirako bidean

Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.


Eguneraketa berriak daude