argia.eus
INPRIMATU
40 urteko langile bat hil da Irunberrin
  • Kantabriako 40 urteko langile bat hil da astelehenetik astearterako gauean, Irunberriko Acciona Blades lantegi kanpoan aparkatzen ari zela kamioi batek harrapatuta.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 09a

Transportes Aguado logistika enpresako langilea zen, eta 2021 hasiera honetan Euskal Herrian lan istripuan hildako hamargarren pertsona izan da.

Sindikatuek salatu dute lanean gertaturiko heriotzak ez direla kasualitatearen edo zoriaren ondorio, lan-baldintzekin, prekarietatearekin, azpikontratekin, presekin… lotuta daudela. Onura ekonomikoen gainetik plantillen segurtasuna lehenesteko eskatu diote patronalari.

Acciona Bladeseko enpresa-batzordeak mobilizazioak deitu deitu: asteazken honetan, 16:00etan eta 23:30ean, eta ostegunean, 12:00etan eta 16:00etan.