argia.eus
INPRIMATU
40 urte Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ hil zutela
  • 1973ko apirilaren 19an, 28 urte zituela, poliziak Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ tiroka hil zuen. Gaur gertaera hartatik 40 urte bete direnean, omenaldia egingo diote 19.30etan Itsasondon, bere jaioterrian. Ekitaldian bertsolariak, dantzariak eta txalapartariak izango dira, jarraian elkarretaratzea egiteko.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko apirilaren 19a
Algortan hil zuten 'Txikia', biltzera zihoala

Euskaltzale eta poeta gaztetatik, ETAko militante izan zen. Erakundearen une garrantzitsuetan zeresana izan zuen. Esaterako, Burgosko epaiketetan eta Carrero Blancoren atentatua prestatze lanetan.

Algortan hil zuten, beste militante batzuekin biltzera zihoala. Ihes egiten ahalegindu zen, baina poliziak tirokatu eta Basurtoko ospitalean hil zen.

Susa literatur atariak bere olerki eta bertsoen bilduma osatu du. Besteak beste, Itsasondoko kanposantuko hilobian idatzita dagoen olerkia:

 

Ikastol eta eliz askotan

Atea didate itxi;

Atzerritarrak eta seme askok

Lapur bat antzo ezetsi

Nere izena apaldu arte

Iñoiz ezin dute etsi...

Zer egin diet etsai bezala

Ainbat nazaten gaitzetsi?