Suizidioa: urtean 800.000 hildako eragiten dituen gaitz tabua

  • Osasunaren Munduko Erakundeak suizidioaren inguruko txostena plazaratu du, “denbora luzez tabu izan den gaiaren inguruan arreta deitu asmoz”. Ohartarazi du urtean 800.000 lagunek egiten dutela beren buruaz beste munduan, hau da, suizidio bat jazotzen da 40 segundoro.


2014ko irailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Suizidioa 15 eta 29 urte bitartekoen heriotzaren bigarren kausa dela ohartarazi du OMEk.

Irailaren 10eko Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko Eguna baino hamar egun lehenago atera ditu argitara datuak OMEk. Erakundeko zuzendari Margaret Chanek adierazi duenez, “informearen helburua osasun publikoak duen arazo handi baten gainean arreta deitzea da, denbora luzez tabu izan baita".

Herrialde aberats eta pobreen artean dauden aldeak nabarmendu ditu txostenak. Suizidioen %75 diru sarrera ertain edo baxuak dituzten herrialdeetan jazotzen dira. Gehienak 70 urte baino gehiagokoen artean izan arren, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen heriotzen bigarren kausa bilakatu dela azpimarratu du OMEk.

Bestalde, orokorrean suizidio-tasa gizonezkoetan emakumezkoetan baino altuagoa da, bereziki 50 urte baino gehiago dituztenen artean. Emakumeetan, 70 urte beteta dituztenen artean ohikoagoa da 15 eta 29 urte bitarteko emakumeetan baino.

Prebentzioa eta hedabideen jarrera

OMEk beharrezkotzat jo du munduko herrialdeek suizidioa saihesteko neurriak txertatuta izatea eta azaldu du egun munduko 28 herrialdek baino ez dutela hori egiten. Halaber, beren buruaz beste egiten saiatu direnen beharrei erantzutea ezinbestekoa dela azpimarratu du..

Hedabideei ere, arduraz informatzeko mezua helarazi die erakundeak, “sentsazionalismo eta erabilitako metodoen deskripzio esplizitu gabe”. Horren harira, buruaz beste egiteko erabilienak diren substantzia eta materialen eskuragarritasuna mugatzea eskatu du OMEk.

Asia hego-ekialdea eta Europa, munduko batez bestekoaren gainetik

Munduko suizidioen batez bestekoa 1.000 biztanleko 11,4 da, baina Asia hego-ekialdeko eta Europako suizidio-tasak altuagoak dira.

Asia hego-ekialdean, India da suizidio-tasarik altuena duen herrialdea. Europako sei estatu, aldiz, munduko suizidio tasa altuena duten 20 herrialdeen artean daude eta 15-29 urte arteko Europako gazteen heriotzaren lehen kausa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Amurrio, Okondo, Urduña eta Orozkoko Udalek ez dute parte hartuko Laudiok deitutako bileran Osakidetzaren egoera lantzeko, "desleialtasuna" leporatuta

EAJk eskualdean gobernatzen dituen tokiko erakunde guztiek iragarri dute ez dutela parte hartuko Laudioko Udalak deitutako bileran. Guztiek egotzi diote EH Bildu eta Omniako udal gobernu taldeari erakunde desleialtasuna erakustea, hedabideetan horren berri emateagatik, euren... [+]


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude