40 lagunen aurkako makroepaiketa hasiko da urrian Espainiako Auzitegi Nazionalean

  • Segiko kide izateaz akusatutako 40 lagun epaituko dituzte urriaren 14tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2009ko operazio polizial batean atxilotu zituzten eta seina urteko zigorrak eskatzen dituzte beraien kontra.


2013ko ekainaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
2009an atxilotuak izan ostean torturak salatu zituzten 40 gazteetako askok.

Epaituko dituzten gazte guztiak libre daude eta horietako askok torturak salatu zituzten sarekadaren ondoren.

Beste makroepaiketa batekin egingo du bat gazte hauen aurkako prozesuak, izan ere, urriaren 17an hasiko da ezker abertzaleko hainbat kideren kontra abiatutako “Herriko tabernen auzia” juizioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude