40 eraso LGTBIfobo erregistratu dira 2016an Hego Euskal Herrian

  • LGTBIfobiaren aurkako eguna da ostegunean, eta ospatzeko baino aldarrikatzeko eguna izango dela erakutsi dute datuek: eraso LGTBIfoboak ugaritu egin dira.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko maiatzaren 17a
Gasteizen sexualitate anitzen alde egindako manifestazioa (Arg: Gasteiz Hoy)

OME Osasunaren Mundu Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an kendu zuen homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik, eta ordutik LGTBIfobiaren aurkako eguna ospatzen da. Honen harira, agerraldia egin da asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundian, Gorroto Delituei Begirada Orokorra proiektua (OSGI) aurkezteko. Lesbiana, gay eta transexualei arreta ematen dien Aldarte zentroak garatu du ikerketa, eta orientazio sexuala eta genero identitatearekin lotutako gorroto delituak azaleratu ditu.

Cristina Ruedak hartu du hitza Aldarteren izenean. Esan du 2016an sexualitatearekin lotutako gorroto delituen 30 salaketa jaso zituela Ertzaintzak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Horietatik 21 Bizkaian izan ziren. Nafarroan, aldiz, hamar izan ziren, beraz, 40 salaketa Hego Euskal Herrian. Hala ere, Ruedak nabarmendu du eraso gehienak ez direla salatzen.

Les Bascos elkartearen txosten baten arabera, Ipar Euskal Herrian ere erasoak gora egiten ari dira, eta nabarmendu dute adingabeek egoera bereziki arriskutsua bizi dutela, besteak beste, Interneten.

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat izenpetu du, aldarrikapenari babes osoa emanez. Uxue Barkosen gobernuak lehen aldiz bat egin du LGTBIfobiaren aurkako eguneko aldarrikapenarekin.

Gasteizen 15 eraso

Gasteizko Transbollomarika Sareak sexualitateari lotutako 15 gorroto delitu erregistratu ditu 2017an, Hala Bedik jaso duenez.

Lumagorri HAT heterosexismoaren aurkako taldeak informe bat landu du kasu guztiekin, Gasteizen arlo honetan egin den lehenengoa. Dokumentuak dioenez, 15 kasu hauek “agerian uzten dute sexualitatearen eta genero identitatearen aurkako gorroto delituen Tokiko Behatoki baten beharra”.

Informeak nabarmendu du norma heterosexuala betetzen ez duten pertsonen aurkako erasoak zailak direla antzemateko; izan ere, gorroto moldeak asko eta anitzak dira, eta normalean “larrienak bakarrik egiten dira publiko”: erailketak, eraso fisikoak edo gorroto adierazpen publikoak.

15 erasoak horrela banandu ditu Lumagorrik: bi irainengatik, zortzi diskriminazio zuzenagatik, bi jazarpenagatik, bi intragenero diskriminazioagatik eta beste bat diskriminazio anizkunagatik.

Horietatik guztietatik, %57 espazio publikoan gauzatu ziren eta %44,8 hezkuntzaren arloan. Bestalde, azpimarragarria da erasoen erdia baino gehiago (%53,3) osasunaren arloan gauzatu zirela, eta lan arloan, aldiz, %28. Orobat, erasoen %43 kulturaren munduan jazo ziren, eta %28 kirolean.

Hala Bedik eraso bakoitzaren deskribapen fitxa argitaratu du lotura honetan.

Gehituren deialdia

“Ez dugu ahaztu behar LGBTIfobia gehien hedatuta dagoen gorroto-moduetako bat dela eta 70 herrialde baino gehiagotako zigor-kodeetan instituzionalizatuta dagoela eta zigor-kode horietan genero-orientazio, -identitate eta -adierazpen desberdinen arau errepresoreak biltzen direla. Hori guztia, ahaztu gabe herrialdeek gaur egun ere aurreikusten dutela LGTBI kolektiboari heriotza-zigorra aplikatzeko aukera, baita kolektibo horrek herrialde askotan aurre egin behar dien gorroto-krimen kontaezinak ere”, adierazi du prentsa-ohar bidez Gehitu gay, lesbiana eta transexualen elkarteak.

Eremu nazionalean ere jarri du begirada gehituk: “Ezin dugu aipatu gabe utzi gure inguruan oraindik ere badaudela jatorrian sexu-aniztasunaren eta genero-aniztasunaren aurkako gorrotoa eta intolerantzia duten delituak”.

Horregatik guztiagatik, Gehitu elkarteak deialdi bat egin du maiatzaren 17an LGTBI+ kolektiboari eragiten dioten arazoak agerian jartzeko, eta  “LGTBIfobiaren aurkako borrokan modu eraginkorrean laguntzen duten ekimen guztiak –lege-arlokoak nahiz pedagogia sozialeko eremukoak– antola daitezela” eskatu dute.

 

Kanal honetan artxibatua: LGBTI

LGBTI kanaletik interesatuko zaizu...
Sexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa

Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen... [+]


2018-05-15 | ARGIA
Ortzadar LGBT elkarteak aholkularitza eskainiko dio Euskaltzaindiari

Euskaltzaindiak beste hainbeste egingo du LGBT elkartearekin. Hiru urterako hitzarmena sinatu dute.


2018-05-09 | Amaia Lekunberri
Matheus/a Passareli hil dute Brasilen, LGTBI aktibista

Apirilaren 29tik zegoen desagertuta, eta astelehenean aurkitu dute honen hilotza.


LGBTI irakurketa taldea jarri du martxan Iruñeko Harrotu zentroak

Harroturen liburutegia eta mediateka ezagutaraztea eta LGBTI pertsonek literaturaren bitartez beren esperientziak partekatzea dira irakurle taldearen helburuak.


Louisa Wall
"Datozen hamar urteetan Zeelanda Berriaren erabateko deskolonizazioa lortzeko esperantza daukat"

Zeelanda Berriko errugbi izarra, LGBTI kolektiboaren borrokan liderra eta herrialdeko komunitate indigenaren defendatzaile sutsua da Louisa Wall maoria (1972). Parlamentari dihardu, britainiarren kolonizazioak utzitako ondorioei aurre egitea helburu.


2018-03-23 | Miren Osa Galdona
Joera homosexualak patologizatzen dituen lan eskaintza moldatu du Osakidetzak, LGTBI kolektiboaren kexen ondorioz

Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdia publikoko psikiatrikoko gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak.


LGTBIfobiaren behatokia sortu eta LGTBI errealitatearen diagnostikoa eginen du Iruñeko Udalak

Harrotu LGTBI zentroa eta LGTBI kolektiboentzako diru laguntzak garatu zituen iaz lehenengo aldiz udalak. Aurten, abiatutako egitasmoak martxan mantentzez gain, berriak hasiko ditu.


Zinegoak jaialdiak ezberdintasunen naturaltasuna aldarrikatuko du

Zinbegoak jaialdiaren 15. edizioa aurkeztu dute. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude