argia.eus
INPRIMATU
391 ertzain gehiago hasiko dira lanean gaurtik aurrera EAEko komisaldegietan
  • Ertzaintzak gaurtik aurrera igo egingo du komisaldegietako agente kopurua Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban.

ARGIA @argia 2013ko uztailaren 03a
391 ertzain gehiago hasiko dira gaurtik aurrera lanean EAEn irekia.euskadi.net

Bizkartzain bezala aritutakoak izango dira polizia-etxeetan sartuko diren 170, eta beste 221 poliziaren azken promozioan lizentziatutakoak.

Gipuzkoan igoko da ertzain kopurua gehien. 391 agente berrietatik 278 sartuko dituzte lurralde horretan. Bizkaian 59 izango dira gehitutakoak eta Araban berriz, 54. Hiri eta herrien artean, Donostia izango da kopuru altuena hartuko duena 75 polizia berrirekin; Gasteizen eta Hernanin 41 gehiago egongo dira, eta Errenterian 36.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun Sailburuak esan duenez “herritarren segurtasunera eta ikerketara zuzendutako lana egingo dute, gertutasuneko polizia bat lortzeko”.