argia.eus
INPRIMATU
38 urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza torturapean hil zuela
  • 1985eko azaroaren 25eko gauerdian atxilotu zuten Donostian Mikel Zabalza orbaizetarra. Altzako (Donostia) Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kideek egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dute igande honetan Orbaizetako Olan egingo duten memoria ekitaldian.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko azaroaren 21
Mikelen Txokoa, Altzan (Donostia) // Argazkia: Wikimedia Commons

Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kideek ekitaldia egingo dute aurten ere Zabalza orbaiztarraren omenez. 38 urte beteko dira Guardia Zibilak torturapean hil zuela eta egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte beste behin ere. Igandean, azaroan 26an, Orbaizetako Olan, 12:00etan.

38 urte pasa dira Mikel Zabalza Orbaiztarra Guardia Zibilak atxilotu eta hogei egunen buruan Bidasoa ibaian hilik agertu zenetik. Zabalzaren senideek salatu dute “hil arte” torturatu zutela. Hala ere, Espainiako Estatuak oraindik ez ditu biktima gisa aitortu.

Urteurrenarekin bat eginez, Lera antropologia taldeak egin duen Mikel Zabalza. Registros de memoria liburuaren aurkezpena egingo da ostiralean, azaroak 24, 19:00etan Aurizberriko liburutegian.