36ko Gerran hildako Sagardia Goñi sendiaren hezurrak aurkitu dituzte Legarreako leizean

  • Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alabaren hezurrak aurkitu ditu Aranzadik Malerrekako bailarako putzu batean, Nafarroan. Gazteluko etxetik ihes egin eta mendian ezkutatuta zen Goñi (haurdun) seme-alabekin, 1936ko abuztuan, hil eta lurperatu zituzten arte.


2016ko irailaren 12an - 11:47
Legarreako leizeko lanak Nafarroako gobernuarekin egindako hitzarmen bati esker burutu ditu Aranzadi zientzia elkarteak. (Argazkia: @IñakiEgaña)

Pako Etxeberria Aranzadiko auzitegiko medikuak azaldu du familia “jakinaren gainean” dagoela eta azterketa genetikoak falta diren arren Sagardia Goñi familiaz ari direla, “zalantzarik gabe”.

2014ko abenduan espeleologo talde batek putzua miatu ostean 2008an desagertu zen Iñaki Aldart gaztearen gorpua aurkitu zuen. Ez zen Sagardia Goñitarren arrastorik izan orduan.

Jose Mari Esparzak maiatzean aurkeztu zuen sendiaren inguruko liburua, egia azaleratzearren: Osina. Zer gertatu zen Sagardia familiarekin?. Senitartekoak aurkezpenean izan ziren.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude