36ko Gerran fusilaturiko Diputazioko 34 langileak omenduko ditu Nafarroako Gobernuak

  • Ekitaldia Nafarroako Jauregian eginen dute hilabete honetan. Fusilatutako herritar horien senitartekoekin harremanetan jarri nahi du Gobernuak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko irailaren 08an - 12:00

Gerra Zibilean hil zituzten 34 funtzionarioei omenaldia egin nahi die Nafarroako Gobernuak. Irailean egin nahi dute omenaldia eta fusilatutako herritar horien senitartekoekin jarri nahi dute harremanetan. Horretarako, herritarren arretarako telefonora dei dezakete omenaldian parte hartu nahi dutenek (948 012 012) edo posta elektronikora mezua bidali, navarra@navarra.es helbidera.

Nafarroako Jauregian egin nahi dute ekitaldia. Nafarroako Gobernuko Presidentea izanen da ekitaldi horretan, Uxue Barkos, eta hainbat agintari ere izanen dira. Fusilatutakoei eskainitako plaka bat jarriko dute Jauregiaren aurreko aldean, fatxadan, guztien izen-abizenekin. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Diputazioko langileen memorian, omenaldia egin die 1936ko Gerra Zibilean errepublika defendatzeagatik hil zituztenak, horixe da 34 fusilatuak omentzeko xaflak jasoko duen esaldia.

Omenaldia eginen zaien 34 horien artean bidezainak ziren gehienak (15), makinistak, zurginak, igeltseroak, okinak, sakristauak eta ikuskatzaile bat, besteak beste. Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da memoria historikoarekin lan egiten duten elkarteekin eta lortu dute fusilatutako herritar horien senitartekoekin hitz egitea. Dena dela, 34 horien familiekin lortu nahiko luke kontaktua.

34 langile publiko fusilatu zituzten

Basilio Aedo Urra; Manuel Alfaro Alayeto; Esteban Amezqueta Blanco; Francisco Arbeloa Sada; Martin Artola Morras; Pedro Belloso García; Calixto Ezker Mayo; Tomás Ganuza León; Felipe García; Benito Garcia Calvo; Victorino Garcia Enciso; Sotero Garcia Lazaro; Félix Garcia Resano; Ramón Huder Ansa; Eusebio Ijurra Astrain; Fermin Irigoyen; José Manuel Landa Elorza; Isidoro Latienda Asiain; Francisco Lizarza Martínez de Morentin; Adrian Luquin Eraso; Félix Luri Amigot; Luis Pablo Martínez Ibañez; Esteban Monasterio Carcar; Rodolfo Muerza Saraldi; Francisco Mula Castro; Francisco Pascual Maeztu; Ramon Ramos Garcia; Aureo Remirez Ibarrola; Mariano Rios Pérez; José Roa García; Lucio Sainz Ursua; Ignacio San Pedro Chocolonea; Aniceto Soto Pérez eta Gil Valerio Sainz. Horiek dira 34 langileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Ertzaintzaren foam jaurtigai batek pertsona bati matrailezurra apurtu zion Gasteizen

Orain arte ezagutzen denagatik, Ertzaintzak Martxoaren 3ko igandeko manifestazioan jaurtitako foam jaurtigai batek zauritu zuen pertsona hori, matrailezurra bi lekutan apurtu zioten, ospitalean dago eta ebakuntza egin beharko diote. Hori da asteazken honetan Gasteizen egindako... [+]


2024-03-01 | Euskal Irratiak
Gabi Mouesca: "Didier Laffiten etsenpluak erakusten digu lorpenak erdiesteko borrokan sartu behar dela"

Duela 40 urte hil zuen frantses poliziak Didier Lafitte Baionan. Donibane Lohizuneko arrantzalea tiroz hil zuten, Iparretarrak taldeko Gabi Mouesca autoz hitzordu batera eramaten zuela. Gertakari horren ondoren, Mouesca hamar urteko presondegi zigorrera kondenatua izan zen, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude