360.000 etxegabetze sei urtean Espainiako Estatuan

  • 2011z geroztik, urtean 60.000 etxegabetze burutzen dira batez beste Espainiako Estatuan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera. Tartean sartzen dira ez soilik etxebizitzak, baita bestelako espazio, pabilioi edota bulegoak ere. 

2015ean Espainiako Polizia Madrilgo familia bat etxegabetzeko operazio batean. Argazkia: Olmo Calvo

2018ko martxoaren 02an - 10:19

Etxegabetze gehien 2012an burutu zen: 70.257. 2016an 63.037 egin ziren, aurreko urtean baino %6,4 gutxiago, La Vanguardia egunkariak nabarmendu duenez.

Etxegabetze guztien artean, %54,2 burutzen da Hiri Errentamenduen Legea (HEL) medio, %41,9 hipoteka exekutatzeko prozesuen ostean, eta gainerakoak beste arrazoi batzuengatik.

Autonomia erkidegoen artean, Katalunia da nagusi etxegabetze kopuruari dagokionez (14.069, %22). HEL bidezko etxegabetze gehienak Katalunian burutu dira (8.971), eta hipoteka exekuzioen osteko gehienak Valentzian (5.398).

Hipoteka exekutatzeko prozesuak: oro har beherantz, EAEn gorantz

Espainiako Estatuan, oro har, hipoteka exekutatzeko prozesu kopuruak beherantz egin du %29 inguru. Azken datu ofiziala 48.410 prozesukoa da. Nafarroan exekuzio kopurua %38,8 murriztu bada, EAEn %5,6 egin du gora. Soilik bertan eta Errioxan (%9) hazi da kopurua.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude