argia.eus
INPRIMATU
36 gazte auzipetuak epaiaren zain
  • Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 36 gazteen defentsak gaur emango du ondorioen berri eta, ezusterik ezean, prozesua epaiaren zain geratuko da.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 04a
Gazte auzipetuak epaitegira sartu aurretik (argazkia: Hodei Iruretagoiena).

Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.

Pasa den otsailean haien abokatuek deklaratu zuten. Inkomunikaturik eduki zituzten bitartean gazteek egindako deklarazioak baliogabetzeko eskatu zuten, torturapean egin zituztelako.

Fiskaltzak, ordea, onatzat eman ditu txosten polizialetan bildutakoak, Naiz.info-k gogorarazi duen moduan.