argia.eus
INPRIMATU
3.507 lagun hil ziren Nafarroan errepresio frankistagatik 1936 eta 1948 artean
  • Nafarroan bizi ziren edo bertan hil zituzten 3.507 biktima erregistratu ditu Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Funtsak bere datu-basean. 2.934 hilketak izan ziren, 448 lagun preso zudela hil ziren, eta 125 beste testuinguru errepresibo batzuetan.

ARGIA @argia 2021eko irailaren 21
Webgunean kontsulta daitekeen mapetako bat: "Eraildako lagunen kopurua hildakoaren auzotasun udalerriaren arabera (1936-1948)"

Fernando Mendiola NUPeko irakasleak aurkeztu du txostena, aurrez egindako beste batzuen eguneraketa litzatekeena. Datu-basean hildako pertsonen ingurukoak jaso dituzte: militantzia politiko edo sindikala, sorterria, bizitokia, edota heriotza-data.

Txostena aurkeztearekin bat, kartografia atala ireki dute webgunean (Menu nagusian "Mapak" irekita kontsulta dezakezue). Herri bakoitzean hildako pertsona-kopurua eta tasak kontsulta daitezke.