3.500 sinaduratik gora jaso dituzte AHTak Arabako Errioxa zeharkatzearen kontra

  • Abiadura Handiko Trenak Arabako Errioxa zeharkatzearen kontra sinadura bilketa abiatu du Lezako Mahaia izeneko taldeak Change.org plataformaren bitartez.

Lezako Mahaiko kideak elkarrizketa batean. ALEA
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 19an - 13:33

Arabako Errioxako ardogintza sektorea arriskuan jarriko duela salatu du taldeak, eta Espainiako Sustapen Ministerioari eskatu dio eskualdea zeharkatzeko asmoa bertan behera uztea. Hiru milatik gora sinadura jaso dituzte dagoeneko sare sozialetan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude