argia.eus
INPRIMATU
35 orduko lan-astera itzuliko da EAEko administrazio publikoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko langileak 35 orduko lan-astera itzuliko dira 2016an. ETBren esanetan, erabakia astearteko bileran hartu du Eusko Jaurlaritzak eta horrela, EAEn dauden ia 70.000 langile publikoek 2012an kendu zieten lanaldia berreskuratuko dute.

ARGIA @argia 2016ko otsailaren 02a
Eusko Jaurlaritzaren bileraren ondoren eman du berria Josu Erkorekak. (Arg.: E. Jaurlaritza)

Josu Erkoreka gobernu eledunak eman du berria eta egoera ekonomikoaren hobekuntzan oinarritu du erabakia. 2000. urtean Jaurlaritzak eta sindikatuek 35 orduko lan astea onartu zuten, hau da, urteko 1.592 ordu. 2012an erabakia bertan behera geratu zen. Datorren astean Jaurlaritzak bilera egingo du langileen ordezkariekin ebatzitakoaren berri emateko. Besteak beste, metatutako egun libreak itzultzeko modua negoziatu beharko dituzte.

Erkorekak azaldutakoaren arabera, erabaki honek 8,7 milioi euroko kostua izango du eta gehiena Osakidetza eta Ertzaintzan gastatuko da, lehenean egin beharreko ordezkapenengatik eta bigarrenean ordaindu beharreko lan-sariengatik. Otsailaren 11rako Funtzio Publikoaren Mahiai Orokorra biltzeko deialdia egingo du Jaurlaritzak.