argia.eus
INPRIMATU
35 bertsolari eta txapel bat buru berriaren bila Bizkaiko txapelketan

2010ko urriaren 08a

Bizkaiko bertsolari txapelketa igande honetan hasiko da Mungian Bizkaiko plazan alkartuko gara lelopean. 35 bertsolari lehiatuko dira aurtengo edizioan, baina horien artean ez dira izan Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Xabi Paya, orain arteko txapelak irabazi dituzten bertsolariak. Inoiz baino irekiago egongo da txapela lortzeko aukera, eta txapeldun berri bat izango da aurten, bai ala bai. Finala abenduaren 18an egingo da Barakaldoko BECen, eta txapelketaren xehetasun guztiak www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean ikus daitezke. Aurten gainera, jarraipena egingo diote saio bakoitzari Facebooken eta Twiterren, bai eta Kopla Barik telebista digitalean ere.