34 urteko espetxe eskaera terrorismoa leporatzen dieten bi galiziarrentzat

  • Heitor Naia eta Diego Santim galiziar militante independentistak epaituko dituzte urriaren 7tik 9ra Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak 17na urteko espetxe zigorra eskatu du. Resistencia Galega taldeko kide izatea eta “helburu terroristarekin” kalte materialak eragitea leporatzen diete. Biak ala biak baldintzapeko askatasunean egon dira epaiketa hasi arte. 


2014ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Raul Agulheiroren askatasuna eskatzeko kontzentrazioa. Urriaren 3an atxilotu zuten Agulheiro, besteak beste Resistencia Galegakoa izatea leporatuta.

Vigon atxilotu zituzten Heitor Naia ‘Koala’ eta Diego Santim, 2012ko abenduan. Espetxean hilabete batzuk igaro ondoren, baldintzapeko askatasunean utzi zituzten epaiketa hasi bitartean. Biei egozten diete Resistencia Galega taldekoak izatea. Talde horretako kidetzat jo izan dira, halaber, gaur egun dauden sei preso politiko galiziarrak.

Resistencia Galega antolatutako taldea ote den ez da gauza segurua, ordea. 1990eko hamarkadaren hasieran Exército Guerrilheiro do Povo Galego Ceive (EGPGC) desegin ostean ere, eta gaurdaino, izan dira independentziaren aldeko ekintza armatuak Galizian, baina ezin daiteke esan egitura finkodun talde armatu bat dagoenik bertan.

PPk, auzitegiek eta hainbat komunikabidek Resistencia Galega izena erabili dute ustezko erakundea izendatzeko, zenbait eraso aldarrikatzeko plazaratu diren idazkietan lelo hori erabili izan baita (leloa baino sinadura izango litzateke, noski, Galizian talde abertzale terrorista bat dagoela diotenen ustez). Resistencia Galega erakunde baten izena denik zalantza agertu dutenen artean Auzitegi Nazionaleko epaile bat dago: Ramón Sáez Valcárcel.

Naia eta Santim-en aurkako epaiketaren hasiera indarkeria politikoaren gaia Galizian pil-pilean dagoen une batean suertatu da. Urriaren 1ean, lehergailu batek kalteak eragin zituen Barallako Udaletxean, Lugon. Handik oso gutxira, urriaren 3an Guardia Zibilak Raul Agulheiro atxilotu zuen Santiagon de Compostelan, Barallako erasoaren egilea izatea leporatuta. Baita ere, zer esanik ez, Resistencia Galegako kidea izatea. Epaileak Agulheiro espetxeratze agindua eman zuen urriaren 6an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]


Beste 'Prestige' bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


Eguneraketa berriak daude