Jaurlaritzak egin zuen irrati-lizentzien banaketa bertan behera geratu da

  • EAEko Gobernuak hauteskundeak baino lehen 34 irrati lizentzia banatu zituen, baina banaketa hori baliogabe geratu zen atzo. Idoia Mendia bozeramaileak adierazi du “erantzukizuna eta zuhurtzia” dela-eta hartu dute erabakia, Jaurlaritza “laster aldatuko delako”.


2012ko abenduaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bilboko Tas-Tas irratiarentzat lizentzia lortzeko aukera berri bat

Duela bi hilabete eman zioten lizentzia probisionala EAEko 34 irratiri. Hedabide asko zerrenda horretatik kanpo geratu ziren, Gara, Tas Tas (Bilbo), Hala Bedi (Gasteiz), Ttan Ttakun (Donostia) eta Bilbo Hiria (Bilbo), esaterako.

Bilbo Hiria eta Tas Tas irratiek aukera berri gisa ikusi dute Jaurlaritzak hartu berri duen erabakia: “Urte honetan bertan sortu diren enpresei lizentzia ematea eta urteak lanean ari garenoi ukatzea zalapartatsua iruditzen zaigu. Aukera berria dugu orain”, adierazi dio Bilbo Hiria irratiko kide batek Garako Alvaro Hilario kazetariari.

Lizentzia ziurtatuta zuen Antxeta Irratiko Agus Hernan kideak ez du erreakzio berdina izan. Garari egindako adierazpenetan, Hernanek zera adierazi du: “Guretzat kolpea izan da jada lanean ari ginelako proiektu berriaren aurrean. Inbertitutako denbora eta lana ere kontuan hartuta, noski”. Baina, irrati euskaldunei “ateak zabaldu” eta aukera berriak bermatzen dizkiela gaineratu du, komunikabide euskaldunen “aliantza” sor daitekeelakoan.

Irrati lizentziak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak ere aurten 44 irrati lizentzia banatuko zituela adierazi zuen. Lizentziak banatzeko orduan, komunikabidearen aurrekontu eta kaudimen finantzarioak hartzen dituzte kontuan, 100etik 30 puntu balio ditu. Gainontzeko puntuaketa zeren arabera egiten duten ez dute zehaztu.

Euskalerria irratiak 25 urte daramatza lizentziarik gabe lanean. Eta lizentzia ez izateagatik ez dute diru-laguntzarik jasotzeko aukerarik. Kanpaina bat hasi dute Interneten Iruñerriko irrati euskaldun bakarrari lizentzia eman diezaioten. Herritarrek bozkatzen dute bertan eta jada 2.600 bozka baino gehiago jaso ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude