argia.eus
INPRIMATU
33.800 euroko isuna Mauleko hiltegiari
  • Bideo batek hautsak harrotu zituen 2016an, animalien babeserako L214 Frantziako elkarteak interneten zabaldua. Mauleko hiltegiko abereek jasaten zuten tratu txarra ageri zen bideoan eta elkarteak salaketa jarri zuen Paueko auzitegian, “animalienganako krudeltasuna” egotzita. Epaia atera da orain.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 31

Garai hartan Mauleko hiltegiko zuzendari zen Gerard Clement-i sei hilabeteko baldintzapeko kartzela zigorra eta 200 euroko isuna ezarri dio epaitegiak, “iruzurra egitea” leporatuta. Bideoan ageri diren beste lau langileek aldiz, 80 eta 520 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte, abereei “beharrezkoa ez zen tratu txarra emateagatik”.

Mauleko hiltegiak, azkenik, 3.800 euro ordaindu beharko ditu tratu txarrengatik, beste 10.000 kalitatearen iruzurra egiteagatik eta beste 10.000 eragindako kalteengatik.

Hedabideetan, gizartean eta politikan oihartzuna izan zuen bideoak: bertan, animaliak karga elektriko batekin zorabiatzen dituzte, eta zintzilik odolusten ari diren arkumeak ere erakusten ditu bideoak, besteak beste.