argia.eus
INPRIMATU
30.000 pertsona bildu dira Erroman eskuin muturreko Lega Nord-en aurka
  • Eskuin muturreko Lega Nordeko Matteo Salvini liderrak mitina egin zuen larunbatean Erroman eta honi erantzuteko 30.000 erromatar ezkertiar bildu ziren beste mobilizazio batean.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 03a
30.000 ezkertiar bildu ziren Erromako kaleetan. (Argazkia: Pol Castellvi).

Italiako ezkerrak orain arteko desberdintasunak alde batera utzi ditu Salviniren ekitaldiaren ondorioz. Oraindik ikusteko dago, ordea, larunbateko manifestazioa anekdota hutsean geratuko den edo ezkerreko indarren metaketaren hasiera izan daitekeen.

CasaPound talde faxistaren martxa batean parte hartu zuten 5.000 pertsonek ere bat egin zuten Lega Nord-eko mitinarekin. CasaPound talde italiarra immigrazioaren aurka dago, besteak beste eta Matteo Salvinik zuzentzen duen Lega Nordek ere diskurtso bera babesten du.

Frantziako Fronte Nazionalaren antzeko ideiak ditu Lega Nordek. “Lehenengo etxekoak” moduko esloganak erabiltzen ditu eta Italiako iparraldean du arrakastarik handiena. Udaletan eta parlamentuan indar handia izatera iritsi da. Salvinik Italiako hegoaldearen aurkako diskurtso gogor eta polemikoa erabili du orain arte.