300 ekitaldi baino gehiago egingo dira Durangoko Azokan

  • Atzo aurkeztu zuten Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioko programazioa, 300 ekintza baino gehiagorekin. “Inoizko egitarau zabalena lortu da eta horretarako gakoa elkarte eta talde desberdinen arteko elkarlana izan da”, adierazi du Aiert Goenaga Azokako zuzendariak.


2012ko azaroaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2011. urteko Durangoko azoka jendez beteta

Abenduaren 6tik 9ra egingo diren ekimen guztiak zazpi gunetan banatuko dira: Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Plateruena , Irudienea, Szenatokia, K@bia eta. Azken hiru horiek dira gunerik berrienak eta aurtengo helburuetako bat horiek finkatzea dela adierazi dute.

Ijito kultura izango da jorratuko den gai nagusietako bat. Abenduaren 7an Emakume ijitoaren aldarria izeneko hitzaldia emango dute Kale Dor Kaviko elkartearen kolaborazioarekin. Abenduaren 7an ijito kultura eta euskal kultura uztartuko dituen Fusioa izeneko emanaldia eskainiko dute eta flamenkoak, txalapartak eta bertsoek izango dute lekua. Bertan, Las Fanisek, Amets Arzallusek eta Arkaitz Estiballesek parte hartuko dute.

Bestalde, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenari, 1936ko gerrako bonbardaketa 75. urteurrena eta Bizkaiko lurraldeen elkargoaren 800. urteurrena gogoratuko dituzte. Hiru gai horiei Oroitzak izenburua jarri diete eta hitzaldiak areto nagusian izango dira.

Argizaloia saria

Argizaiola saria Benito Lertxundik jasoko du. Musikari oriotarra euskal kulturari emandako guztiagatik omenduko dutela adierazi dute. Saria, abenduaren 6an jasoko du San Agustin Kultur Gunean ospatuko den ekitaldian, arratsaldeko 20:00etan.


Eguneraketa berriak daude