argia.eus
INPRIMATU
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian
  • Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko apirilaren 15a

Gehientsuenak lapurtarrak ziren, hamaika orotara. Egun osoko egitarauarekin, taldeen arteko loturak azkartzeko beharra azpimarratu dute antolatzaileek. Zentzu horretan, preseski, maiatzaren 8an Dantzari Ttiki eguna antolatuko dute Donibane Lohizunen Begiraleak elkartearekin elkarlanean.