argia.eus
INPRIMATU
300 bat lagun batu dira Kanbon Marieniako etxebizitza proiektuaren kontra
  • Bouygues multinazionalak lur-jabeekin adostua dauka hiru milioi eurotan erostea 3,77 hektareako eremua. Orain arte laborari batek erabilitako lurretan ehun etxebizitza egin nahi ditu enpresak.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 06a

300 bat lagun elkartu ziren abenduaren 4an Bouygues multinazionalak Kanbon egitekoa duen etxebizitza proiektuaren kontra. Enpresak lur-jabeekin adostua dauka hiru milioi eurotan erostea 3,77 hektareako eremua, bertan ehun etxebizitza eraikitzeko. Espekulazioaz gain, arazoa da lur hauek laborantzarako zirela orain arte eta egitasmo honekin behin betiko desagertuko direla.

Egitasmoaren aurkako hainbat eragilek helegiteak jarri badituzte ere, Bouyguesek "indarrez" pasatu nahi izatea leporatzen diote aurkakoek. Herriko etxearen jarrera ere salatzen du Nahi Dugun Herria izeneko oposizioko taldeak. Besteak beste, hirigintza planaren kontrako helegitea ezarri dute eragileek Paueko (Okzitania) Administrazio Auzitegian, eta eraikitze baimenaren kontra ere egin dute herriko etxean.

ELB, Lurzaindia, CADE eta Nahi Dugun Herriak taldeak deitzen zuten larunbaterako elkarretaratzera. Hemen duzue Euskal Irratiek sarean zabaldu bideoa: