300 atxilotutik gora Parisen Klima Aldaketaren Goi-bileraren bezperan

  • Azaroaren 13ko atentatuen ostean manifestatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen badu ere, COP21 Klima Aldaketaren Gailurraren bezperan 10.000 pertsona elkartu dira Frantziako hiriburuaren erdigunean. Poliziak gogor betearazi du manifestatzeko debekua: Errepublikako plaza hustu eta 317 pertsona atxilotu ditu.


2015eko azaroaren 30an - 10:42
Poliziak manifestarien aurka kargatu du negarra eragiteko gasa baliatuz.

Attac Frantzia eta Alternatiba elkarteek antolatuta 10.000 pertsonak giza katea egin dute COP21 Klima Aldaketaren bezperan. Hiru kilometroko katea osatu dute Errepublikako plazaren eta Aberriko plazaren artean. Bestalde, Avaaz erakundearen deialdiarekin bat eginez manifestazioan egon ezin izan direnengatik 10.000 pare zapatarekin bete dute Errepublikako plaza.

Polizia giza katearen hasierara joan da eta elkarretaratzea desegin du. Manifestarien aurka kargatu du negarra eragiteko gasa baliatuz. Manifestari gehienek modu baketsuan eutsi diote kargei eskutik helduta. Batzuek ordea, aurre egin diete Errepublikako plazan, memorialeko objektuak eta ekitaldian erabilitako zapatak botaz. Poliziak manifestariak plazan inguratu eta 341 atxiki ditu. Identifikatu ostean, 317 manifestari zaintzapean jarri dituzte.

Taranis News-ek ordu erdi pasatxoko bideo honetan jaso ditu gertakariak.

Olivier Besancenot NPA ezkerreko alderdiko kideak atxiloketak salatu ditu: “Antolatutako martxa bati eraso dio poliziak. Egun beltza da protesta eskubiderako”. Klima Aldaketaren Gailurraren harira, 6.300 polizia eta militar hedatu dituzte Parisen, eta mugimendua mugatuta egongo da.

Protestak mundu osoan zehar

Parisko martxaren antolatzaileek COP21 gailurrak irauten duen bitartean aurreikusitako protesta eta mobilizazioekin jarraitzeko deia luzatu dute. Besteak beste, Herritarren Klimaren Goi-bilera eta Alternatiben Herrixka Globala abenduaren 5ean eta 6ean Montreuilen (Frantzia), Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Ekintza abenduaren 7an eta mobilizazioa abenduaren 12an Parisen.

Frantziatik kanpo manifestazioak antolatu dituzte munduko hiri askotan. Antolatzaileek 570.000 manifestari aurreikusten dituzte 2.300 manifestaziotan. Guztietan, akordio eraginkor eta loteslea lortzea eskatuko diete Parisen bilduta dauden estatuburuei.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: COP21
2019-03-15 | Mikel Asurmendi
Klimaren aldeko protestek Macron jo dute errudun

Bihar, larunbatean, deituta daude mobilizazio jendetsuenak. Ikasleek eskola eguna bertan behera utziz hasitako protestei segida emanen diote herritarrek, mobilizazio zabalekin.


2019-03-15 | Mikel Asurmendi
Gazteen protesta eta grebak, klimaren aldaketa geldiarazteko Lapurdiko BABn

Mobilizazioak abian dira Frantziako Estatuan. Goizean lizeoetako ikasle asko kalera atera da. Frantziako Gobernuak gaiaz eztabaidatzera eta kontzientzia hartzera deitu dute. Ikasleek harago joan nahi dute. Bihar larunbatean, nazioarteko mobilizazioek segituko dute karriketan.


2019-02-22 | Mikel Asurmendi
Klimaren arazoa salatu dute herriko etxeetan
Macronen argazkiak udaletxeetako paretetatik kentzeko deia egin dute Bizi! eta ANV-COP21 mugimenduek

Atzo, otsailaren 21ean, Action Non-Violente-COP21 eta bizi mugimenduek, Frantziako Errepublikaren presidente Macronen argazkiak eraitsi zituen Paris, Lyon, Uztaritz eta Biarritzeko Herriko Etxeetan. Macronen gobernuak klimaren arazoaren aurrean daraman politika geldia salatzeko... [+]


2018-03-09 | Mikel Asurmendi
Klimaren borroka galtzen ari ote gara?

Bizi! mugimenduaren iritziz, 2015eko COP21aren karietara hartu ziren engaiamenduek ez dute inolaz ere klimaren egonkortasuna segurtatzen. Galdera da: klimaren borroka galtzen ari ote gara?


2016-11-11 | Unai Brea
Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?

Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa... [+]


Eguneraketa berriak daude