30 proiektu inguru bultzatuko dituztela aurreikusten du KoopFabrikak bigarren edizioan

  • Proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzeko programa abian da bigarren urtez jarraian. Iaz 20 proiektu baino gehiago bultzatu zituen eta ostegunean eginiko aurkezpenean aurreikusi zutenez,  aurten 30 proiektu inguru sustatzea espero dute.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 19a
Irudia: @KoopFabrika

Antolatzaile sare handi bat dago Kooperatiba Fabrikaren atzean. Arianne Kareaga Lanki Ikertegiko Teknikaria kideetako bat da eta, Info7 Irratian esan duenez, ekimen ekonomiko kolektiboko egitasmoak bultzatzea du xede KoopFabrikak. Horretarako, formaziorako baliabideak nahiz praktikarako tresnak eskaintzen dituzte. “Aste santura bitartean formazio teorikoan zentratuko gara. Ekonomia sozialaren nondik norakoak azaltzera, besteak beste. Ondore, ekaina bitartean, tutoretza praktikoak emango dizkiegu interesatuei”.

Gipuzkoako lau eskualdetan kokatzen dute ekimena: Bidasoan, Oarsoaldean, Beterri Burruntzan eta Debagoienan. Tokian tokiko eragileek osatzen duten sarea dela nabarmendu du Kareagak.

Kooperatiban interesatuta daudenen profila anitza dela adierazi du Kareagak: “ekonomia sozialean interesatuta dauden norbanakotik hasi eta jada proiektu bat garatzeko egitura kooperatibo baten faltan daudenak dira gugana jotzen dutenak. Badira baita jada jardun luzea daramaten enpresak baina kooperatiba hurbildu nahi dutenak ere”. Bakoitzak bere interesak izanik ere, kezkak orokorrak izaten dira: jardueraren dibertsifikazioa nola kudeatu, gestio ekonomikoa, kooperatiben abantailak… Formatzen joan ahala kezkak lausotzen joaten direla nabarmendu du Kareagak.

Proiektuei dagokienez, ekimen komunikatiboak, elikadura burujabetza ardatz  duten kooperatibak edo abokatuen elkarteak sortu zituzten iaz. Aurten ere bide horretatik jarraitzea espero dute.

 

Kanal honetan artxibatua: Kooperatibagintza

Kooperatibagintza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-15 | Axier Lopez
Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatiboa sortu dute: Izarkom

Abenduaren 14an Iruñeko Katakraken aurkeztu dute Izarkom. Euskal Herri osoan telefono zerbitzuak eta Interneterako sarbidea eskainiko dituen lehen telekomunikazio operadorea izan nahi du.


2017-12-05 | Andoni Mikelarena
KoopFabrika izen ematea ireki dute, ekintzailetza sozial kooperatiboko programa

2017an Ekonomia Sozial Eraldatzaileko 30 proiekturen sorreran eta kontsolidazioan giltzarri izan da KoopFrabrika programa. Bigarren edizioa urtarrilaren 17an hasiko da.


2017-11-12 | Estitxu Eizagirre
Ivan Miró Acedo
"Errepublika bat ez da aldarrikatzen, eraiki egiten da"

Bartzelonan jaioa 1975ean, kooperatibagintzan dabil buru-belarri: Sants auzoko Ciutat Invisible liburu denda kooperatiboa sortu zuen eta Katalunia osoan aritzen da proiektu kooperatibo eraldatzaileak sustatzen, interkooperazioa lantzen, erakunde publikoekin elkarlan bideak bilatzen... Kataluniaren independentzia helburu baino tresna da ekonomia sozialeko aktibistentzat, eta prozesu konstituziogilea demokratikoki eta behetik gora egin beharra azpimarratu du: “Herritarrek erabaki dezatela... [+]


2017-08-28 | Hiru Damatxo
Nola esplikatu izebari zer den Ekonomia Sozial Eraldatzailea?
MULTIMEDIA - erreportajea

KoopFabrikako ikasleek badakite nola. Hori eta gauza interesgarri gehiago kontatzen dituzte bideo honetan.


2017-08-24 | Hiru Damatxo
Sants, kooperatiben auzoa
MULTIMEDIA - erreportajea

Bartzelonako Sants auzoan sortzen ari den mugimendu kooperatiboa gertutik ezagutzeko, protagonista batzuen hitzak bildu dituzte.


Autoantolaketa

Gehien interesatzen zaizkidan pertsona eta antolakundeak behekoen, langile klaseen, pertsona esplotatuen autoantolakuntzaz ari dira hitz egiten. Eta ados nago.


2017-07-03 | OlatuKoop sarea
Manifestu interkooperatibista
Oparotasuna denontzat

Uztailaren 1ean, kooperatiben nazioarteko eguna den honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen dugun Olatukoop sareko kideok, kooperatibek duten eraldaketarako indarra aldarrikatu eta denekin ospatu nahi dugu. Kooperatibismo eraldatzailea osatzen dugun guztiokin, baina baita kooperatibak existitzea posible egiten duten komunitate eta jendartearekin.


Mexikoko Maseual herria
Kooperatibak lurraldearen defentsarako lanabes

“Maseual identitatea bizitzeko modu bat da, sentitzeko modu bat, jokatzeko modu bat, nire bizitza da”. Horrela definitu du Maria Luisa Albórezek Tosepan Titataniske kooperatiben elkartea. 40 urteko ibilbidea duen mugimendua da Tosepan, kooperatibismoa, maseual identitatea eta lurraren defentsa oinarri dituena.


2017-05-08 | Topatu.eus
Txantreako gazte kooperatiba
MULTIMEDIA - erreportajea

Gakoa gazteen kooperatiba sortu dute Iruñeko Txantrea auzoan. Gazteei lana eskaini eta bestelako lan eredu bat garatu nahi dute.


2017-05-03 | Zebrabidea
Ion Lezeta
"Ekonomia sozial eraldatzailea geroz eta garrantzitsuagoa da gizarte erronkei erantzuteko"

Lanki ikertegiak eta Mondragon Taldeko Otalorak elkarlanean abian jarritako Kooperatibagintzan Aditu Tituluari buruzkoak ekarri ditugu gaurko ekonomia eta gizarte gaien tartera.


Eguneraketa berriak daude