30 orduro hildako bat polizia argentinarraren eskuetan

  • Poliziak Argentinan 4.644 pertsona hil dituela jakinarazi du Errepresio Polizialaren eta Instituzionalaren aurkako Koordinakundeak (CORREPI gaztelaniako sigletan), 1983an zenbatzen hasi zirenetik. Diagonal kazetak jaso du informazioa erreportaje batean.


2016ko urriaren 05an - 10:38
CORREPIk antolaturiko manifestazioa La Platan

Zenbaki horren barruan kalean poliziek hildakoez gain, kartzelan eta atxiloturik egon bitartean hildakoak ere hartzen dira kontuan. Ez da iraganeko gauza, 2015eko lehen hamar hilabeteetan 227 pertsonak galdu zuten bizia polizien eskuetan, 22k hilean, 30 orduro batek.

Biktimen profila ia beti berdina da, 15 eta 25 urte arteko gazte pobrea. Hilketa horien %45 Buenos Aires inguruan izan dira, maila txikiago batean Santa Fe eta Cordoba hiriek jarraitzen dutela.

Koordinakundearen arabera 80. hamarkadatik geratu ez den praktika hau ez da aldatu boterean dauden alderdi politikoak mugitu arren. Mende berria hasi ondoren igoaldi esanguratsua izan zuen Kirchnerren agintaldiarekin, eta gorakada berri bat izan du Macri iristean.

Diagonalek elkarrizketatu duen Indarkeria Instituzionalaren aurkako Kanpaina Nazionaleko kide Esteban Rodriguezen ustez, 90. hamarkadan biztanleriak delinkuentzia jasateko zuen beldurrak indarkeria polizialari bidea ireki zion. 2004. urtean argentinarren kezka nagusia bilakatu zen, langabeziaren gainetik. Rodriguezek, halere, estatu politikarik ez dela argudiatzen du, politikako goi-karguek erantzukizun zuzenik duten ideia baztertuz.

Maria del Carmen Verdú CORREPIko abokatuak, berriz, arazoa sistema kapitalistaren ondoriotzat hartzen du: “Nola egin bestela 40 milioi pertsonak parasito gutxi batzuk mantentzeko?”. Biak ala biak ados daude, ordea, ez dela gehiegikeria edo okerren ondorio bat, “ohiko indarkeria ez kaotiko bat” baizik.

CORREPI koordinakundeak hainbat bideo egiten ditu poliziaren gehiegikeriak salatzeko, hemen eginiko azkenetako bat:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
Materialismo histerikoa
Espantua

Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]


Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


"Shock" bat beharrezkoa dela adierazi du Mileik presidente kargua hartzeko ekitaldian

Argentinako presidente kargua hartu du Javier Mileik igandean. Bere hitzaldian adierazi du "aldaketa erradikal" bat izango dela herrialdean.


2023-12-04 | Leire Artola Arin
Argentinako Mileiren gobernu berria: neonaziak, diktaduraren zuritzaileak eta familia

Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora... [+]


Eguneraketa berriak daude