293 lanpostu galduko dira Candy Hoover eta General Cableren itxierarekin

  • Candy Hoover Bergarako etxe tresna elektrikoen eta General Cable Gasteizko energia kable hornitzaileen egoitzak itxiko dituzte. Hurrenez hurren 150 eta 143 lanpostu galduko dira.


2014ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Langileak ostegun goizean Candy Hoover enpresaren atarian. (Argazkia: Migura/ www.diariovasco.com)

Candy enpresa-talde italiarraren kasuan itxieraren arrazoia “galera estrukturalak” dira. Galerei aurre egiteko, Bergarako fabrika itxi eta Txinara eraman nahi dute produkzioa; gaur egun, bi egoitza dituzte bertan.

Azaroaren 12an hasiko dute enpresaren itxieraren aurreko negoziazio prozesua.

General Cable multinazional estatubatuarrak Gasteizko egoitza ixteko berriz, “bideragarritasun falta eta lehiakortasun handia” argudiatu ditu.

Enpresa iItaliarrak 173 langiletik 150 kaleratuko ditu eta General Cable mutilnazionalak langile guztiak: 143 pertsona.

Langileak itxieraren aurka

Candy Hooverreko enpresa batzordeak ziurtatu du “Bergarako fabrika bideragarria dela eta etorkizuna duela”. Haien ustez produkzioa Txinara eraman nahi izatearen arrazoia, “bideragarritasuna” da: “Deslokalizazio eta  prekarietate kasu argia da hau, norbaitek bere irabaziak mantentzeko egina”.

Candyko langileek esan dute, Bergaran produzitzen jarraitu nahi dutela. “Arazo hau ez da lanpostua galduko duten 150 pertsonena bakarrik, Bergarako eta inguruko herritarren arazoa ere bada”.

Egoeraren aurrean ESK, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek langileak bildu eta kontzentrazioa egin zuten ostegunean Bergarako instalazioetan.

Ostiral arratsaldean manifestazioa egingo dute Bergarako plazatik hasita.

General Cablek Gasteizen duen egoitzaren inguruan antzeko adierazpenak egin ditu ELA sindikatuak. Arazo ekonomikorik ez duen enpresa “bideragarria” dela esan du, eta gaineratu du, itxierak argi erakusten duela Espainiako lan erreformak “abantailak” eskaintzen dizkiela enpresei.

Gasteizen ere kontzentrazioa egin zuten ostegun goizean egoitzaren aurrean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Espainiako lan erreforma
2012 eta 2022: aurkitu zazpi diferentziak

Espainiako 2012ko lan erreforma derogatzeko baino, lege hori “berresteko” bozketa egin dute Espainiako Kongresuan –besteak beste Ciudadanosen aldeko botoekin–, hori salatu dute behintzat euskal sindikatu eta eragile ugarik. Izan ere, duela hamar urte... [+]


Analisia
Arrakala handitzen

Nafarroan hazi omen da gehien soldata handien eta txikien arteko aldea. KPIaren hazkundea azken hamarkadetako handiena izan da 2021ean, eta hitzarmen duinak dituzten langileek ez dute eros ahalmenik galduko, baina gehienentzat ez da horrela izango. Arrakalak gora egingo du... [+]


Shakespeare forala

Ba joan den osteguneko lan-erreforma yolandikoaren botazioak harrapatu ninduen Shakespeareren Hamlet irakurtzen –ez galdu Juan Garzia Garmendiak egindako itzulpena, beste galaxia batera darama irakurketaren plazera–; eta Madrilgo diputatuak, saiatu behintzat, saiatu... [+]


Eguneraketa berriak daude