290 disko argitaratu ziren 2013an Euskal Herrian, gehienak auto ekoiztuta

  • Gutxi gora behera 290 disko argitaratu ziren iaz Euskal Herrian, erdia baino gehiago auto-ekoizpenak. Gureandoinu! urtekariak eman dituen datuak dira, Entzun! Eta Harrob!aLantzenek batera egin dute txostena.


2014ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! web atariak elkarlanean osaturiko GUREANDO!NU 2013 urtekari digitala

2010ean osatu zen zerrenda lehenengoz eta ordutik euskal musika ekoizpenak izan duen eraldaketa ikusteko aukera eskaintzen du Gureandoinu!-k.

Ondorengoak dira, Inaxio Esnaolak eginiko analisian hauteman dituen eraldaketa nabarmenenak:

Auto-ekoizpenerantz goaz: 2013an plazaratu ziren diskoen erdia baino gehiago auto-ekoizpenak dira. Halabeharrez gehienak eta hala erabakita zenbait, baina azken urteetan banda askok diskoetxe profesionaletatik aldentzeko hautua egin dute. Esne Beltza edo Zea Mays kasu.

Erara nagusi: Erdaraz abesturiko diskoek euskarazkoak jan zituzten 2013an. Ingelesa eta espainola dira kanturako gehien erabilitako hizkuntzak, euskaraz abesten dutenen goraldia apaldu dutenak.

Uzta ona, baina urria: Azken lau urteetan lehen aldiz 300 aletik behera argitaratu dira. Dena dela, erreferentzia interesgarri asko dituzten lanak dira iazkoak, eta diskoetxeek ohi baino gehiago egin dute lan Durangoko Azokara begira.

Rocka baino gehiago: Pop musika indartuta atera zen iaz, eta skacore dantzagarriak ere goiari eutsi zion. Bakarlariei dagokienez berriz, badirudi nolabaiteko begirunea irabazi zutela iaz euskal entzuleen artean.

Digitala bidea egiten: Salmenta sobera ugaritu ez den arren talde askok egin dute ekoizpen digitalarekiko apustua. Gutxi izan ziren diskoa formatu digitalean bakarrik atera zuten taldeak, formatu ukigarrian ere (EPa, CDa, Biniloa...) ekoizten duten taldeak gehiago dira oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude