Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Benasqueko (Huesca, Espainiako Estatua) Russell mendian 26 urteko iruindar bat hil da. Guardia Zibilak dei bat jaso zuen 12:45ean mendizale bat amilduta zegoela abisatzeko. Erreskatera joan zirenerako hilda zegoen nafarra. Benasquera eraman dute bere gorpua.