Auzitegiek salaketa horietatik 110 artxibatu dituzte, lesio horien egilea ez identifikatzeagatik.
Urriaren 1eko erreferendumaren aurka gogor jo zuen Espainiako Poliziak. Herritar askoren buruetan iltzatuta geratu diren irudiak ikusi genituen, hauteslekuen atarietan. Borrakadak non nahi, herritarrak zaurituta eta poliziak hautetsontzien ehizan.
Kataluniako Generalitateak Espainiako Poliziak eragindako 844 zauritu zerrendatu zituen. Kataluniako Osasun Zerbitzuek urriaren 19an aurkeztu zuten txosten batean, 1.066 zauritura igo zuten Generalitateak aurrez eman zuen zifra.
Ordutik salaketa ugari aurkeztu dituzte auzitegietan, Espainiako Poliziak izan zuen jarreraren aurka. Salaketa horietako bat Generalitateak berak jarri zuen. Guztira 257 pertsonak salatu dituzte lesioak.
Salaketa horietako askok ibilbide laburra izan dute ordea auzitegietan. Jada, 110 artxibatu dituzte lesioen egilea ez dutelako identifikatu. Badira ordea artxibatu ez dituzten salaketa batzuk ere.
Bestalde, Esquadra Mossoek 21 salaketa jaso dituzte, urriaren 1ean hauteslekuak ixteko agindua desobeditzeagatik. Salaketa horiek aurrera doaz.