argia.eus
INPRIMATU
25.000 euroko aurrekontua, EAEko parlamentariei opera eta zineko sarrerak oparitzeko
  • Astelehenean onartu zuten Eusko Legebiltzarraren aurrekontua EAJ, PSE eta PPk. Aurten ere mantenduko dute parlamentariei kultur ekitaldietako sarrerak erosteko 25.000 euroko partida.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko abenduaren 13a
Arg: Mikel Arrazola

EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak atzera botatzeaz gain Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere onartu zuten astelehenean. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin ziren bozketan.

Aurten ere mantenduko dute sarreren partida polemikoa. 25.000 euroko partida adostu dute Bilboko opera, Donostiako Zinemaldia, musika hamabostaldia eta Gasteizko antzerki  festibaleko sarrerak oparitzeko parlamentariei. Orain arte egin duten bezala, EH Bilduko parlamentariek euren sarrerak herritarrei emango dizkiete.

Hala ere, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu abstenitu egin ziren legebiltzarreko aurrekontuen bozketan. Proiektua bere osotasunean onartzen dute bi alderdiek, nahiz eta zenbait punturekin ez dauden ados, tartean sarreretarako partidarekin. Langileen batzordearekin hitzartutako lan baldintzen hobekuntza babestu dute besteak beste. 100 langileri eragingo die akordioak.